GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Suziriak eztanda egin bezain laster, eromena nagusitu da Goizuetan

Urte osoa itxaroten egon ostean, azkenean atzo arratsaldean txupinazoak hasiera eman zien Goizuetako festei. Udalak gaztetxeko bi kideei eman zien txupinazioa botatzeko aukera, honela gazte mugimenduak bertan egiten duen lana saritzeko asmoz.

p020_f05.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL

Festa giro euskalduna pil-pilean bizi nahi duen pertsona orok ez die inolaz ere Goizuetako festei kale egin behar. Bertako amabirjinetan ez da ezer falta; ekitaldi eta ekimen anitz, lagun giroa eta noski, umorea. Beraz, zaila izango da egunotan Goizuetan aspertzea, egunero eta orduro bestaz gozatzeko parada izango baitute bizilagun eta bisitariek.

Era horretan, atzo eguerdiko hamabietan Ibai Zubiri eta Itxaso Lujanbio Gazte Asanbladako kideek udaletxeko balkoitik botatako suziriak zeruan eztanda egin zuenean, poza eta giro ona nagusitu ziren herrian. Plaza jendez beteta zegoen, eta ikurrina eta euskal preso eta iheslarien aldeko pankarta anitz ikusi ahal izan ziren. Ondoren, trikitilariak, erraldoi eta buruhandiekin herriko kaleetan barna ibili ziren giroa alaituz.

Horren ostean, euskal pre- soen alde topa egin zuten Etxeraten txosnan. 12:30ean, DJ Bull dultzaineroek gazteen poteoan giroa bizi-bizi ipini zuten. Atzo, hain zuzen ere, Gazte Eguna izaki, eguerdirako herriko gazteentzako bazkaria zegoen iragarrita. Bertan, paella paregabea dastatu ahal izan zuten mahaira jarritakoek. Arratsaldean berriz, 17:30ean, lagun arteko show emanaldia izan zen, eta zortzietan gazte txupinazoa jaurti zuten Gaztetxean. Horren ondoren, Igandea txaranga bertatik irten zen eta herriko karrikak zeharkatu zituen Umore-Ona peñarekin batera.

Gau partean berriz, Tximeleta taldeak musika emanaldia eskaini behar izan zuen plazan 24:00etatik aurrera eta azke- nean parrandak gaueko ordu txikiak arte iraun zuen.

Gaur, festen egun handia goizean goiz hasiko da, Tolosako dultzaineroek dianak joko baitituzte 07:00etatik aurrera. Ziurrenik, bateren bati asko kostako zaio ohetik altxatzea bezperako parrandaren ondoren. Pixka bat geroago, zortzietan, entzierroetarako zaletasuna du- tenek Lasturko zezenen aurrean lasterketa politak egiteko aukera izango dute. Meza nagusia izango da 10:30ean, eta ondoren, urtero bezala, prozesioa aterako da Ama Birjinarekin.

Herri kirolak

Bazkalostean, zezen-zaleek herriko plazan horien adarren aurrean jartzeko aukera izango dute 18:00etan, eta bi ordu ge- roago, herri kirol txapelketak izango dira; Mindegia eta Larretxea aizkolariek 10 kana-erdi komoztu beharko dituzte eta Goenatxo eta Landarbaso harri- jasotzaileek berriz, lau harri altxatu beharko dituzte. Amaitzean, euskal preso politikoen aldeko herri afaria egingo dute Umore-Ona elkartean, eta horren ostean, errepresaliatu politikoen aldeko kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

Gauean, dantzaldia izango da gaueko ordu txikiak arte Haitzamas taldearen eskutik, eta ondoren Igandea txaranga herriko kaleetatik ibiliko da.

Bihar, egunero bezala, zezenen entzierroa goizeko zortzietan izango da. 12:00etan, pilota maite dutenek zaletuen pilota txapelketarekin gozatzeko aukera izango dute, herriko frontoian jokatuko diren partidak ikustera joanez. Eta ordu erdi geroago, herriko txistulariak erraldoi eta buruhandiekin batera herrian barna ibiliko dira umeen gozamenerako.

Arratsaldean, 17:30ean berriro ere zezenak izango dira herrian eta zazpietan berriz, bizilagunek Umore Ona dantza tal- dearen emanaldia ikusteko aukera izanen dute. Horren ostean, elektrotxaranga kalera aterako da herrian jai giroa eta alaitasuna zabaltzeko asmoz.

Gaueko hamabietan ohiko dantzaldia izango da herriko plazan. Bertan, Laiotz taldeak joko du eta horien musikaren doinuan dantza egingo dute gaz- teek eta ondoren, egunero bezala, Igandea txaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo