GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

Atletismoa Euskaldunak tartanean

Atenaseko diploma errepikatzea oso zail du Naroa Agirrek

Emakumeen pertika jauziko lehiaketa bihar goizean hasiko da, eta atleta donostiarrak nahiko lan izango du finalera sailkatzen. Lehiakortasuna du Agirrek bizkarreko arazoak gainditzeko modu bakarra.

pj02_f01_97x184.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

29 urte beteta eta 2004ko esperientzia olinpikoa berarekin duela, Naroa Agirrek memento onenean behar luke Beijingeko Olinpiar Jokoetan. Alabaina, entrenatzaile aldaketa eta bizkarreko arazoak -Beijingera ez joatekotan ere egon da Agirre- direla-eta, bihar goizaldean hasi behar duen pertika jauziko lehiaketarako sasoi puntu onenetik urruti dago jauzilari gipuzkoarra. Ikusteko dago zer atarramendu aterako duen donostiarrak, baina printzipioz, oso urruti dago 2004an erdietsi zuen diploma olinpikoa.

Horiek horrela, Olinpiar Jokoetara heltzearekin bat, «finalerako sailkatuz gero, pozik» legokeela esan zuen donostiarrak. «Munduko 12 onenen artean sartuko banintz, eta 4,40 metroko langa gaindituko banu, pozik nengoke», aitortu zuen. «Bizkarrak ez diezadala minik eman eta kanporaketa saioa amaitzean dena ematea izan dudala ikustea, besterik ez dut eskatzen, eta, ahal bada, nire marka gainditu, eta finalean izatea. Nire marketan egotea lortzen badut, finalerako aukerarik izan nezake. Horrela ez bada, ezingo naiz sailkatu», adierazi zuen.

Arazoa arazoaren gainean

Naroa Agirre zerbait izatekotan, lehiaketan gora egiten duen atleta da, eta bere markarik onenak lehiaketaren presiopean erdietsi izan ditu. Dena dela, berezko lehiakortasun hori du bere alde jauzilari donostiarrak Bejingen emaitza on bat ateratzeko, osterantzean 2008. urtean arazoa arazoaren gainean baino ez baitzaio etorri.

Esaterako, 2008. urtean donostiarrak entrenatzailea aldatu du, eta Vitaly Petroven, Elena Isinbayevaren eta, bere garaian, Sergey Bubka handiaren entrenatzaile berberaren aginduetara jarri da jauzilari euskalduna. Aldaketa horrek arazo dezente ekarri dizkio Agirreri.

«Isinbayevak, munduko onena izanda ere, bi urte behar izan baditu entrenatzaile berriaren lan egiteko modura egokitzeko, ni ez naiz gutxiago. Pertika jauzia egiteko hainbat modu eta teknika daude; dela amerikarra, dela errusiarra... Baina guk Petrovengana jotzea erabaki genuen beronen teknika onena dela iritzita», adierazi izan atleta gipuzkoarrak.

Horrez gain, hernia diskal batek Naroa Agirre nahikoa jota utzi du aurten eta Jon Karla Lizeagak berak Agirrek Olinpiar Jokoetan parte ez hartzea gomendatu zion eta halaxe adierazi zuen hedabideetan duela gutxi. «Azken hiru hilabeteak nahi eta ezin izan da. Osteopatia eta fisioterapia bidezko errehabilitazio lana egin du Naroak eta bere lehiakortasuna dela-eta, aholkuei entzungor egin eta Beijingen da».

Baina Beijingen ez du Jon Karla Lizeaga, bere senar eta entrenatzailearen laguntzarik izango Agirrek, eta hori ere donostiarraren kalterako da. «Entrenatzaileak esandakoaren arabera lan egiten duen atleta naiz ni. Jauzi bakoitzaren ondoren esaten didan horretan erabateko konfiantza jartzen dut, pentsatu gabe, txotxongilo baten antzera ia. Baina ez da pistan izango. Selekzio ofizialen espediziotik kanpo bidaiatu duten entrenatzaileei Olinpiar Jokoetako antolatzaileek akreditaziorik ez ematea erabaki dute eta sarrerarik lortzea ezinezkoa izan da», esan zuen Beijingera iritsi berritan.

Lizeagak askoz argiago adierazten zuen. «Rallyetako pilotu bat kopilotu gabe uztea lakoa da Naroari egin diotena. Entrenatzailearen laguntza gehien behar duenean, laguntza hori ukatu diote».

Arazo horiek Olinpiar Jokoei buruzko balorazioa «lehiatu osterako» uztera eraman dute Agirre. «Atenasen dena ongi atera zen eta, beraz, oroitzapen guztiak onerako dira. Baina gaur egun, Olinpiar Jokoetan egote hutsa niretzat ez da saria. Horregatik, lehiaketan nola moldatzen naizen ikusi ondoren egingo dut balorazioa».

Faboritoei dagokienez, Isinbayeva da Naroa Agirreren hautagaia. «Bera da egungo txapelduna eta sasoi onean dago», argitu zuen.

El peso y el fondo estrenan El Nido

Los lanzadores de peso -en la madrugada de hoy- y las corredoras de 10.000 metros -por la tarde- estrenarán en la jornada de hoy las dos primeras finales de la competición olímpica en El Nido, un estadio al que los atletas acceden como gladiadores al Coliseo romano.

Estados Unidos y Etiopía se repartirán, previsiblemente, las primeras medallas de oro. En peso, la victoria de cualquier no estadounidense supondría una sorpresa.

En cuanto a la prueba de fondo, la etíope Tirunesh Dibaba, tres veces campeona mundial, pretende conseguir el único título que le falta, el olímpico. La mayor rivalidad para Dibaba vendrá de su propia familia y de su equipo. Su hermana mayor Ejegayehu ganó la medalla de plata en Atenas 2004 y ha estado muy cerca de ella este año. Mestawet Tufa, Shalane Flanagan y Kim Smith también lucharán por las medallas.

Y la próxima madrugada será testigo a la prueba de 20 kilómetros marcha masculina. El ecuatoriano Jefferson Pérez, y el granadino Paquillo Fernández protagonizarán un mano a mano por el oro con el plusmarquista universal, el ruso Sergey Morozov, a la expectativa. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo