GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskararen Eguna antolatu dute Burlatako eragileek gaurko

Burlatako jai alternatiboak antolatzen dituzten herriko talde eta eragileek Euskararen Eguna antolatu dute gaurko. Horregatik, ekitaldi guztiak euskaraz izanen dira; hizkuntza honen alde eginen da herri-bazkaria, eta arratsalderako gazteek prestatu duten «Ginkana okupa» ere hala hitzeginez burutuko dute. Bihar pintxo-lehiaketa eta kontzertuekin segituko dute.

p016_f02.jpg

J.M. |

Burlatan jai alternatiboak antolatzen dira azken urteetan, herriko talde eta eragileekiko Udalak duela zenbait urte hartu zuen jarrera erasokorrari erantzunez. Gisa hortan, egitarau ofizialaren parean hainbat ekitaldi prestatu dira herri-mugimenduaren baitan. Lehenengo egunean presoen aldeko bazkaria eta udal-taldea ordezkatuz egindako Salbe alternatiboa bezalako ekitaldiak burutu ziren; atzo txalaparta topaketa eta graffiti eta break-dance erakustaldiak eta gauean, urtero ohi duten moduan, «Bikingada», iparraldetik etorritako herritar historiko horien otordu oparoak gogoratuz. Atzo ospatu zen, bestalde, gazte independentistek lehen aldiz deituriko soka-tira txapelketa. Helburua Iruñerriko herri eta auzotako gazteak le- hiatzea zen; bide batez, independentzia aldarrikatzeko aitzakia bihurtu zen. Horren ostean, gazteek manifestazio bat burutu zuten herriko kaleetan barna.

Gaur berriz, Euskararen Eguna ospatzen da Burlatan. Ekitaldiak talde bakoitzak antolatzen baditu ere, hizkuntzaren aldeko ekimen hau prestatzeko denak elkartu dira. Horren baitan bazkaria eginen dute. Arratsalderako berriz, gazteek «Ginkana okupa» antolatu dute. Etxebizitzaren arazoarekin lotuz urtero osatzen dute ekitaldiren bat, eta aurtengoan ginkana bezalako jolasa aukeratu dute arazoa besta giroan txertatzeko.

Bihar pintxo-lehiaketa

Hurrengo egunetan, txosnagunean nahiz herriko bertze hainbat gunetan hainbat ekitaldi burutuko dira. Bihar 18.00etan pintxoak eratzen lehiatuko dira txosnetan eta ordu berean Azoka Beltza hasiko da. 19.00etatik aintzinera kontzertuak eginen dira herrian.

Astelehena egun handietako bat izanen da Burlatan, herriko koadrilek prestatzen dituzten kaldereteen eguna izanen baita. «Soto» deituriko gunean antolatu dira. Bazkariaren ondotik, 17.00etan poteoa eginen dute Burlatako karriketan, The Txortains musikariek lagunduta. Gauean, laburmetraien emanaldia eta sariketa izanen da, 22.00etatik aintzinera. Asteartean, azken egunean, gazte-bazkaria eta mus txapelketa burutuko dira. Egun horretan, malabareak eta karaokea ere izanen dira.

«ginkana okupa»

Burlatako gazteek etxebizitza arazoaren inguruko ekitaldia antolatzen dute urtero jaietarako. Aurten, ginkana jokoaren bidez txertatu dute egitarauan arazo hori.

Juegos infantiles, concurso gastronómico y deporte rural

Hoy los más pequeños disfrutarán de su día en Burlata; por la mañana en el parque Intxurrieta habrá un rocódromo, taller de reciclaje, escuela de circo, hinchables y otras actividades, y en la escuela Hilarión Eslava se montará el parque infantil, que estará abierto mañana y tarde.

Al mediodía tendrá lugar un concurso gastronómico, en el que se premiarán la comida y los postres.

En cuanto al deporte, a las 11.00 comenzarán en la Plaza de Toros las sesiones de aizkolaris, trontzalaris, harri-jasotzailes, apuestas de mazorcas, lanzadores de fardos y korrikalaris. Por otro lado, a las 20.00 se jugará el XVI. Campeonato de Balonmano.

A partir de la medianoche Kerobia ofrecerá un concierto en la plaza Elizgibela-Floriac, y a continuación los pinchadiscos de Burlata se encargarán de alargar la noche todo lo posible. J.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo