GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Info 7 nazio irratiarentzat udak ez du etenik eta programazio berriari ekin dio abuztuan

Orduz orduko albistegi saioa eta eguneko informazio zerbitzu nagusia izango dira berrikuntza nagusiak. Urte guztian zehar jasotako elkarrizketa, analisi edo erreportaje onenen bilduma ere entzungai izango da.

p035_f01_96x72.jpg

O.A. | DONOSTIA

Info7 irratiak udan ez du etenik eta abuztuan programazio berezia eskaintzen ari da; albistegiek garrantzi berezia duten programazio berezia, hain zuzen ere. Orduz orduko informazio zerbitzua eskaintzeaz gain, eguerdiko ordubietan eguneko albistegi nagusia entzuteko aukera dute entzuleek. Gainera, urtean zehar izandako elkarrizketa eta kolaborazio esanguratsuenak bildu dituzte nahi duenak berriz entzuteko aukera izateko. Abuztu osoan zehar eta irailaren lehenera arte, beraz, Info7k Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari dena iristarazten jarraituko du nazio irratian. Egunero, jai egun eta asteburuetan izan ezik, albistegi zerbitzuak izango dira eta gainera, Fito Rodriguezen edota Miren Artetxeren analisiak, Aurelia Arkotxari edota Nekane Erauskini egindako elkarrizketak, beste batzuen artean entzungai izango dira.

Urtarrilean hiru urte beteko dituen irratiak, «esfortzu berezia» egin du aurtengoan; lehen aldiz eskainiko baitu udan programazioa. Gainontzean, Info7k programazio sendo batekin jarraituko du arratsaldez eta baita asteburuan ere. Irailetik aurrera, gainera, programazioari dagozkion hainbat sorpresa izango direla ere aipatu dute ezer aurreratzerik ez badute ere.

Fitxa

Irratia: Interneten www.info7.com helbidean eta fm-an hainbat tokietan.

Udako informatiboak:

9etatik 14.00etara.14.00etan,

gainera, eguneko albistegi nagusia eskaintzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo