Harri-jasotzea Emakumeak
Sardonek eskuratu du Euskadiko lehen txapelketa
GARA | DONOSTIA
Maria Jose Sardon harri-jasotzearen historian sartu da Donostian ospatutako emakumezkoen lehen txapelketa ofiziala irabazi eta gero. 35 urteko Urnietarra Miren Urkiola bizkaitarrarekin lehiatu zen 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 63 kiloko bolarekin eta gipuzkoarrak 289 kiloko aldea atera zion 20 urteko aurkaria gazteari.
100 kiloko zilindro zaharrarekin jardun zuten lehenik, eta Sardonek jasoaldi bateko aldea kendu zion Urkiolari. Beraz, 63 kiloko bolarekin bi jasoaldi gehiago egin behar zituen Urkiolak txapela janzteko, baina harri horrekin zuen guztia eman arren, hiru jasoaldi gutxiago egin zituen bizkaitarrak, eta txapela ziurtatu zuen Sardonek.
Urnietarra da emakumezko batek ofizialki egin duen markarik handiena, 131 kiloko zilindro zaharra hiru aldiz bizkarreratu baitzuen joan zen ekainaren 24an, Andoainen. Orain beste modalitate bateko herri kirol batekin prestatzen jarraituko du , txinga-eroatea.