GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Donostiari «omenaldia» gaurko Mozorro egunaren barruan

Ibai BARRIOS |

Aste Nagusian Bilboko Konpartsak antolatzen dituen ekitaldien baitan, aurtengo jaietako berrikuntza nagusietakoa egingo da gaur. Izan ere, 21.00etatik aurrera, Donostiako hiriari «omenaldia» egingo zaio danborrada batekin. Arriaga plazaren parean dagoen Boulevard kafetegitik abiatu eta, Areatza pasealekutik, txosnetako Triangune zonaldeko agertokiraino joango da danborrada; bertan, «aterako dena aterako da, dena inprobisatuta».

Parte hartuko duten guztiei mozorrotuta joateko deialdia egin diete antolatzaileek. Horrez gain, 1.000 mandil eta sukaldari-txano banatuko dituzte guztia «errealagoa» izan dadin. Bilboko Konpartsako Itziarren aburuz, «una danborrada a lo bilbaino» izango da.

Udala kritikatzea helburu

Era umoretsuan eta ironia puntu batekin egin arren, danborradak helburu oso garbia du. «Bilboko Udalaren jarrera kritikatu nahi dugu eta, bide batez, hirian ematen ari den donostialiazio prozesuari gure aportazio txikia egin nahi diogu, betiere era kritiko eta umoretsuan», nabarmendu dute Bilboko konpartsek.

Horrenbestez, ikuskizuna ziurtatuta dago gaur gauean Bilboko jaietan. Antolatzaileek behintzat, «ahal duten guztia» egingo dute horrela izan dadin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo