GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Biarritzeko hondartza musika «uhinez» blai izango da asteburuan

A. B. | BILBO

Rip Curl & Sprite jaialdiak lau talde hurbilduko ditu asteburuan Biarritzeko hondartzara. Bihar Keziah Jones eta LBC taldeek joko dute eta etzi, The Rakes eta Goons Of Doom taldeek. Zuzenekoak 20.00etan hasiko dira eta sarrera dohainik izango da.

Keziah Jones dugu ostiraleko izarra. Nigerian jaioa, 1993an, Pariseko metroan jo eta urtebetera, arrakasta erdietsi zuen «Blufunk Is A Fact» debut lanarekin. Fela Kutiren jarraitzaile, aurten afrikar musikariek U2 taldeari eskainitako bertsio lanean parte hartu du. Horrez gain, prest du dagoeneko bosgarren lana, «Nigerian Wood», irailaren 1ean plazaratzeko.

Larunbateko talde izarra The Rakes izango da. Londreseko post punk laukotea The Futureheads eta The Libertines taldeekin pareka daiteke. Milurteko hasieran sortu eta 2005eko «Capture/Realease» diskoarekin debutatu zuen taldeak. Iazko «Ten New Messages» dute azken lana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo