DONOSTIA
Larrain dantza ikastaroa egingo da Euskal Jaietan
Larrain dantza ikastaroa antolatu dute Donostiako Alde Zaharreko Euskal Jai Batzordekoek. Dantza hori ikasi edo hobetu nahi duten guztiei zuzenduta dago lau egunetan egingo den ikastaroa. Parte-hartzea doanekoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Aurtengo Euskal Jaien baitan, irailaren batetik laura egingo da ikastaroa Kresala Kultur Elkartean. Ondoren, irailaren 6an, Larrain dantza eta beste zenbait dantza egiteko aukera izango da gauerdian, urteroko legez, Konstituzio plazan.