GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

Gimnasia erritmikoa Jardunaldi gazi-gozoa euskaldunentzat

Amestutako eta ondo merezitako agurra izango du Almudena Cidek

Zintako ariketa amaitu eta, epaileen erabakiak finaletik kanpo utziko ote zuen beldur, malkoak irten zitzaizkion eta zoruari muxu eman zion, bere azken lehiaketa zela uste baitzuen. Hala ere, gasteiztarra laugarren aldiz finalean egongo da, orain arte inork lortu ez duena.

pj03_f02_555x555.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Epaileek emango zizkioten puntuez fidatu ez, eta negarrez eta lurrari muxu emanez amaitu zuen Almudena Cidek atzo zintarekin egindako ariketa. Vanessa Maeren «Nesum Dorma» pieza bere olinpiar ibilbide luzeko azkena izango ote zen beldur zen gasteiztarra. Zinta bildu, publikoari begiratu eta agur esateko prestatu zen, baina, zorionez, horrenbeste amestu eta merezitako agurra izango du arabarrak, izan ere, orain arte inork egin ez bezala, laugarren final olinpikoa jokatuko du gaur.

Dominen lehia errusiar eta ukrainarrentzat utzita, lehen egunean soka eta aroarekin lortutako hamargarren postuari eutsi behar zion Almudena Cidek, eta, kostata izan bazen ere, mazoekin eta zintarekin eutsi egin zion gaurko finalean egoteko aukera eman zion postu horri. Azerbaijango Dinara Gimatova zen euskaldunaren atzoko aurkari nagusia, eta, azken ariketan, bera izandako lau Joko Olinpikoen izenak zituen zinta bere eskuekin jasotzerakoan akats txiki bat egin bazuen ere, aldeari eusteko gai izan zen.

Azkenean, hiru ehunenetakoa baino ez ziren bi gimnasta hauen arteko aldea, 66.825 euskaldunak eta 66.525 Dinara Gimatovak, baina alde txiki horrek mundu bat dakar atzean. Atlantan 1996. urtean hasi zuen gasteiztarrak bere ibilbide olinpikoa eta lau urte geroago Sydneyn bezala, bederatzigarren postua eskuratu zuen. Atenasen, orain lau urte, diploma olinpikoa eskuratu zuen zortzigarren postuan sailkatuta, eta gaurko finalean hamargarrena izango da, hasieran, nahiz eta sailkatzeko batutako puntuek ez duten balioko.

«Ezin nuen sinetsi. Malkoak irten zitzaizkidan, eta ehunari muxu eman nion erretiratu aurretik nire azken ariketa zela uste bainuen. Jendeak estimu handia dit eta horregatik txaloz hartu nau, baina badira ulertzen ez ditudan gauza asko eta, horregatik, merezi nuen arren, finaletik kanpo gera nintekeelako susmoa nuen. Zorionez ez da hala izan, eta finalaz gozatu nahi dut», adierazi zuen.

Epaien beldur

«Ariketak oso landuta ekarri ditut, baina ez nuen batere konfiantzarik epaileengan. Txinatarra hogeita hamargarrena zen, eta bat-batean hamabigarren jarri dute, normala ez den zerbait egiten ari dira. Taldekakoan ere antzera gertatzen da, ez dira sekula podiumean egon eta orain hortxe jarri dituzte. Ni egindako lanarekin oso harro nago, nire ariketak ondo egiten saiatu naiz eta lortu dudala uste dut, nahiz eta zintarekin akats bat egin dudan», azaldu zuen.

Dominak Evgeniya Kanaeva, eta Olga Kapranova errusiarrek eta Anna Bessonova ukrainarraren artean banatuko dituzten arren, Almudena Cidek bere laugarren finala jokatuko du, orain arte inork lortu ez duena. «Hau egiten lehena ni banaiz, horrenbeste denboran hor mantentzea erraza ez delako da. Zaila izango da beste inor lau Olinpiadetan egotea, beste bat egon zen hiru jokotan aritu dena, baina ez zen finaletan sartu. Orain lasaitu beharra daukat euforiko nago-eta. Presiorik gabe irten nahi dut eta lehiaketaz gozatu».

Las hermanas González se quedaron fuera de la final

Una mala actuación en el ejercicio combinado de aros y mazas dejó a las hermanas Lara y Bárbara González, integrantes del equipo español, fuera de la final. Las juezas no pasaron por alto los errores del ejercicio español, cuyo mal desarrollo de la representación escénica echó por la borda todo su trabajo a lo largo de este ciclo olímpico.

España había preparado un par de innovaciones en sus ejercicios. Algo más de riesgo para intentar superar el séptimo puesto de Atenas 2004. Sin embargo, el mal desarrollo de la actuación echó al traste con las aspiraciones y con la progresión que había dispuesto este deporte, muy lejos de las excelencias de Atlanta 1996 y que buscaba en Beijing confirmar su crecimiento, pero finalmente fue undécima, sólo por delante de Brasil.

Y eso que el optimismo invadió a las gimnastas españolas tras la primera jornada clasificatoria, con aros, que las dejó en el séptimo lugar, es decir, en la final. Lejos de mejorar, España fue superada por Bielorrusia, Rusia, China, Italia, Bulgaria, Ucrania, Israel y Azerbaiyán, las ocho que ejecutarán sus ejercicios mañana.

La penalización de 0.40 fue definitiva para España, que careció de coordinación y de precisión en el ejercicio. El quinteto abandonó el tapiz entre llantos. Asimilando su mal papel y resignadas a la eliminación. En cuanto al resto de la sesión, el nivel de exigencia aventura igualdad y emoción para el día del cierre, el domingo. Rusia, vigente campeona olímpica, está cercada por la irrupción de sus rivales, especialmente Bielorrusia. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo