GARA > Idatzia > > Ekonomia

Beste langile bat hil da eta sindikatuek segurtasun neurrien gabezia salatu dute

Itsasondon atzo langile bat hil ondoren, 65 dira jada aurten Euskal Herrian hildako langileak. Gas tutu batek buruan jota hil zen Gil Churra Flores behargina. Era berean, Bizkaian beste bi langile zauritu ziren atzo, bat Gordexolan eta bestea Bilbon. Lehenari, zuhaitz bat erori zitzaion gainera; bigarrenak, berriz, kolpe bat jaso zuen buruan. CCOO eta LAB sindikatuek lan istripuetako heriotzak segurtasun neurrien gabeziak eragiten dituztela salatu zuten ohar banatan.

p025_f01_097x144.jpg

GARA |

Beste langile bat zendu zen atzo, Itsasondon. Manipulatzen ari zen gas tutuak burua kolpatuta hil zen Cap Welding enpresako Gil Churra Flores langilea, Osalanek jakinarazi zuenaren arabera. Burua kolpatzeaz gain, 1.000 kiloko tutuak hankak ere harrapatu zizkion. Osalanen arabera, 23 eta 25 urte bitarteko gaztea zen hildako behargina. Azken heriotza honekin, 65 dira jada 2008an hildako langileak.

Itsasondoko heriotzaz gain, bi istripu larri ere izan ziren atzo Bizkaian. Ezbehar horietako lehenengoa, atzo goizaldeko 6ak aldera gertatu zen Bilbon. A8 autobideko Larraskituko tunelean lanean ari zen 27 urteko ekuadortar batek kolpea jaso zuen buruan eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten. Osalanen arabera, P.F.A. oso larri dago; burezurreko traumatismoarekin eta hezur muineko ebakidurarekin eraman zuten Basurtuko ospitalera.

Bigarren istripua Gordexolako baso batean jazo zen. Lakuako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, langile bati zuhaitz bat gainera erori zitzaion eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten artatua izan zedin.

Atzo igorritako prentsa-ohar banaren bidez, LAB eta CCOO sindikatuek lan prekarietatearen aurka egin zuten, langileen heriotzak segurtasun neurrietan ematen diren gabeziek eragiten dituztela nabarmenduz.

LABeko Arabako Metal Saileko arduradunak adierazi zuenez, «abuztua opor hilea da langile askorentzat, baina beste askorentzat esplotazio eta prekaritate hilea da, orduan azalarazten baitira enpresek lan-osasunean dauzkaten gabeziak».

Horren harira, hurrengoa ere gaineratu zuen: «Abuztuan are eta nabarmenagoa da lan segurtasunean patronalaren inbertsio falta, baita Administrazioak neurri gutxien jartzen dituen hilea dela neurrion ikuskaritza eta gainbegiratze lanak modu eraginkorrean bete daitezen».

Horiek horrela, Lakuari eta Gobernu espainolari eskaera argia egin zien LABeko Arabako Metal Saileko arduradunak: «Neurriak betetzen direla ziurtatu behar dute eta patronala eta enpresak legeak betetzera derrigortu behar dituzte».

CCOO sindikatua Joseba Azkarraga Lakuako sailburuari zuzendu zitzaion. «Udan lan istripuak jasan dituzten langileei esperientzia falta leporatzea enpresen erantzukizunari aurpe- gia garbitzea da», nabarmendu zuen. Horrez gain, Gobernu espainolak abian jarritako azpikontratazioen erregistroa txalotu eta Azkarragari «tantoa apuntatu» nahi izatea leporatu zion, «Estatuko Azpikontratazioaren Legea uneoro oztopatu nahi izan baitu». CCOOren ustez, «azpikontratazioa eta prekarietatea gelditzea istripuak gelditzeko bidea da».

Osoko bilkura

Bestalde, Bilboko ezker abertzaleko udal taldeak joan den astean Bilbon lan istripuz hildako Sergio Coca gaztearen heriotzaren aurrean emandako isiltasuna salatu zuen atzo. «Azkuna, Madrazo, PSOE eta PPren isiltasunak sentsibilitate eza adierazi eta ardura falta larria nabarmentzen du», adierazi zuen.

Hurrengo egunotan iraileko osoko bilkuran eztabaidatuko den istripuaren gaineko mozio bat aurkeztuko duela ere aurreratu zuen ezker abertzaleak. Mozioan, besteak beste, istripua argitzeko bere esku dauden baliabide guztiak jartzea eskatuko zaio Bilboko Udalari.

HILDAKOAK

LAB sindikatuak adierazitakoaren arabera, «patronalaren inbertsio gabeziak eta klase politikoaren eta instituzioen ardura faltak eragiten dituzte langile klasean ematen diren heriotzak»

MOZIOA

Bilboko ezker abertzaleko udal taldeak aurkeztuko duen mozioak, Sergio Coca langile gaztearen heriotza argitu dadin bere esku dauden baliabide guztiak jartzea eskatuko dio, besteak beste, Udalari.

La temporalidad en Nafarroa casi duplica la media de la UE

Según un informe realizado por UGT, la tasa de temporalidad se situó en el segundo trimestre de 2008 en el 27,32%, llegando casi a doblar la media de la Unión Europea, que ronda el 14%. El sindicato consideró que los resultados son «excesivos e injustificados».

Pese a calificar de «positiva» la evolución de la temporalidad en el último año y medio, la «elevada temporalidad» del empleo es junto con la siniestralidad laboral «también excesiva», uno de los factores «más preocupantes» para UGT. Además, apuntó que ante una situación de crisis, los trabajadores eventuales son «los primeros que van al paro».

Entre otras cuestiones, el informe dado a conocer por UGT asegura que la temporalidad es un factor de género, ya que la brecha entre la tasas masculina (22,74%) y femenina (32,99%) se sitúa en 10,25 puntos, casi el doble que en 2001.

Los jóvenes también son castigados por la temporalidad, especialmente los de menor edad, con tasas del 73,53% entre trabajadores de 16 y 19 años y del 60,87% en el tramo de 20 a 24 años, mientras que los trabajadores de más edad sufren la menor temporalidad (8,12%). Pese a estos datos, UGT indicó que la tasa de temporalidad se ha reducido en 20 puntos.

Por sectores de actividad, el de industria es el de mayor estabilidad, mientras que en el lado opuesto, se encuentra la construcción, con mayor temporalidad.

UGT subrayó el valor de la negociación colectiva para cambiar una situación «nociva para el trabajador y para la empresa». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo