GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Ihesbide taldeak jarduna eten eta Gaizka omenduko du Elorrioko gaztetxean

p042_f02_88x56.jpg

A. B. | BILBO

Beste hiru lagunekin batera, polizia espainolek Gaizka Jareño atxilotu zuten iragan uztailaren bukaera aldera, eta Aranjuezeko kartzelan dago egun elorriarra, epaiketaren zain.

Ihesbide musika laukoteko kide genuen Gaizka, baxu-jotzaile ez ezik, taldeko ahots nagusia. Atxiloketak umezurtz utzi du orain taldea, eta taldekideek baxu-jotzaile eta laguna omendu nahi izan dute, Elorrioko gaztetxean egingo duten kontzertu baten bitartez.

Gaizkaren omenezko zuzenekoa larunbatean izango da, abuztuak 30. Bertan, Koldok hartuko du baxua jotzeko ardura, Ihesbide taldearen kontzertu guztietan laguntza emateaz gain Midnight Murder bezalako taldeetan baxua jotzeaz arduratzen denak. Ahotsean berriz, makina bat lagunek hartuko du Gaizkaren lekukoa, bakoitzak txandaka kantu bat abesteko. Bertan izango dira, besteak beste, Lor taldeko Lander, Poddi, Moin eta Txebi edo lokaleko taldeetako kideak. Taldearen aurreneko maketan abeslari jardun zuen Anttonek ere parte hartuko du kontzertuan, kantari.

Modu honetan, Ihesbide taldeak bere jarduna etengo du, harik eta Gaizkak askatasuna berreskuratzen duen arte, Petra, Xabi eta Katak ez baitute Ihesbide taldea Gaizka barik ulertzen.

«Dagokiguna»

Taldea 2003an sortu zen, punk rock doinuak jorratzen, bost kide zituela: Antton (ahotsa), Gaizka (baxua), Petra (bateria), Kata eta Xagu (gitarrak eta koroak). Gero, 2006an Etxebaren laguntzarekin maketa bat kaleratu ostean, laukote gisa jada, «Dagokiguna» plazaratu zuten maiatzean, Musikherriak-ekin.

Fitxa

Data: Larunbata 30.

Lekua: Gaztetxea (Elorrio).

Ordua: 23.30ean.

Sarrera: 5 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo