Lau kontzertu, Arabako Antzinako Musika Astean
GARA | GASTEIZ
Arabako XXVII. Antzinako Musika Astea irailaren 9tik 12ra izango da lau talderen partaidetzarekin, zehatz-mehatz, Mensa Harmonica, The Harp Consort, Orchestra Barocca Capella della Piet de' Turchini eta Kenneth Weiss taldeen partaidetzarekin.
Astea irailaren 9an hasiko da, Carlos Mena kontratenore gasteiztarra partaide duen Mensa Harmonica taldearekin. Scarlatti, Alessandro eta Domenicoren lanak interpretatuko dituzte.
Irailaren 10ean, The Harp Consort izango da protagonista, Andrew Lawrence King-en zuzendaritzapean. Venegas de Henestrosaren eta Ruiz de Ribayazen piezak joko dituzte.
Asteko kontzerturik erakargarrienetako bat irailaren 11n izango da. Kenneth Weissek Bachen «Goldberg bariazioak» joko du.
Irailaren 12an, Orchestra Barocca Capella della Piet de' Turchini taldeak «Salve Regina» eskainiko du Antonio Florioren zuzendaritzapean.
Kontzertuak Gasteizko San Pedro elizan izango dira, 20.15ean hasita. Emanaldi guztietarako sarrera gonbidapen bidez izango da.