GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Nazioarteko oreka arduragabekeriaren mende, harrokeriaren eta indarraren logikan

AEBek eta Europar Batasunak Kosovoren independentziaren alde bateko aldarrikapena onartu eta sei hilabete geroago, Mendebaldean hautsak harrotu ditu Errusiak Hego Osetiaren eta Abkhaziaren alde bateko independentzia onartu izanak. Kasu batean eta bestean nazioarteko legedia urratzea egotzi diete batzuek besteei; hala, bi blokeen arteko tentsioak gora egin du, bide batez konponbiderik arrazionalena beharko lukeena, herrialde haietako bizilagunen erabakia errespetatzea, estalita. Azken batean, erabakia hartu dutenak ez dira herritarrak izan, ez Kosovon ez Hego Osetian eta Abkhazian; liskar geopolitikoan jokoan dauden interesak izan dira erabakigarriak. Nolanahi ere, zilegitasuna, eskubideak, etika... kontu arrotzak diren «joko» geopolitikoaren logikan, nabarmena da batzuen eta besteen arduragabekeria, kasu honetan bereziki EBrena eta AEBena. Izan ere, Georgiak Hego Osetiari erasota Kaukasoko krisia sortu eta, beraz, nazioarteko oreka arriskuan jarri bazuen, Errusia presionatzeari ekin diote, tentsioa laxatu beharrean, areagotuz.

Argi erakutsi dute joko horren arauak ez direla justiziaren araberakoak, harrokeriaren eta indarraren araberakoak baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo