Martin Luther Kingen ametsa oraindik ez da erabat bete 45 urte geroago
Martin Luther Kingek amets bat izan zuen 1963ko abuztuaren 28an, eta 45 urte geroago, oraindik ez da bere osotasunean bete. Hainbat esparrutan beltzak baztertuta daude oraindik, nahiz eta Estatu Batuetako presidente izateko bi hautagaietatik bat beltza izan.
GARA |
Duela 45 urte, Martin Luther Kingek bere ametsa lau haizetara zabaldu zuen. Orain, 45 urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako biztanleek lehen presidente beltza hautatzeko aukera dute. Afroamerikarren egoerak, beraz, zertxobait hobera egin du urte luze hauetan. Hala ere, bide luze dago egiteko Luther Kingen ametsa bete dadin.
«Nire lau seme-alabak azal koloreagatik baino, bere izaerarengatik epaitu ditzatela amesten dut», adierazi zuen 1963ko abuztuaren 28an Washingtoneko Lincoln Memorial-en bildu ziren milaka pertsonen aurrean.
Aurrerapenak bistakoak dira. Iraganean debekatuta edo eskuraezin zituzten hainbat kargutan ari dira lanean. Hala, egun estatu idazkari, epaile, poliziaburu eta errektore beltzak daude, besteak beste.
Presidentziarako bi hautagaietatik bat beltza da. Barack Obama eta haren emazte Michelle lehen lerroan daude.
Baina arrazakeria gaur egun oraindik ez da desagertu eta auzo behartsuenak, azpiegitura gutxienekoak, beltzenak dira.
1968an, beltzen %40 pobrezian bizi zen, beste %20k kostaka lortzen zuen aurrera egitea. Ehuneko horiek behera egin duten arren, txiroak diren beltzak (%24,5) txuriak baino dexente gehiago dira (%8,2).
Lanerako arazo gehiago
Ikasketei dagokienez, unibertsitatera iritsi eta titulua eskuratzen dutenen kopuruak gora egin du. Nahiz eta goi mailako kualifikazioa izan, lan egiteko askori traba anitz jartzen dizkiete beltzak izateagatik.
CNN telebista kateak eginiko «Black in America» erreportaje bereziaren arabera, kondenen historiala duen txuri batek errazago topatuko du lana ikasketak eta kondena historiala garbi duen beltz batek baino. Horrez gain, Estatu Batuetan bi milioi gora preso daude. Beltzak biztanleriaren %12 baino pixka bat gehiago izan arren, presoen %42 dira; eta 20 eta 34 urte bitarteko bederatzi beltzetatik bat espetxean dago, gainontzeko biztanlerian, ordea, 30etik bat.
Era berean, 20 eta 29 urte bitarteko hiru beltzetatik bat erreformatorian, atxilotuta, baldintzapeko askatasunean edo kartzelan egon da edo dago.
Bestalde, emakume beltzen artean abortu gehiago daude. Eta, hiesaren kasu berrietatik %65 talde horri dagokio.
El de ayer era el día clave para demostrar si la tan mentada «unidad» del Partido Demócrata es una realidad o no con la votación de los delegados. Desde la esposa de Barack Obama hasta Hillary Clinton, rival hasta el último momento del senador por Illinois, han repetido hasta la saciedad que el partido se asemeja a una gran familia «unida» pese a sus diferentes corrientes. Ése fue el eje principal del discurso pronunciado el martes por la ex primera dama, que pidió, emplazó a sus delegados a votar por Obama y reiteró que él es su candidato y «debe ser nuestro presidente». Cualquier fisura o muestra de discordia entre los participantes en la Convención Demócrata será aprovechada sin duda por el bando republicano, de ahí la importancia de parecer una «familia bien avenida y unida».
El martes, día grande de Hillary Clinton, también sirvió para «descubrir» al nuevo talento del partido, el gobernador de Montana, Brian Schweitzer. Su discurso, previo al de Clinton, fue muy aclamado. «Soy dueño de un rancho. Triunfé en la vida cuidando el ganado, y cosechando el trigo y la cebada en Montana, un lugar espléndido con inmensas montañas y ríos cristalinos», dijo en su presentación.
Luther Kingek bere ametsa iragarri zuen egun berean, baina 45 urte geroago, Bill Clinton presidente ohiak hitza hartu zuen Alderdi Demokrataren bilkuran. Gaur, Barack Obama izango da protagonista nagusia.