GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Amaitu gabeko lau film lehiatuko dira Zinemaldiko IV. Zinema Mugimenduan

p049_f01_88x88.jpg

GARA | DONOSTIA

Zinemaldiaren barruan irailaren 22an izango den IV. Zinema Mugimenduan ekimenean parte hartuko duten lau lanak ezagutzera eman zituzten atzo. Horien artean daude, De Gaulle Eid-en «Chou Sar?» (Libano-Palestina-Estatu frantsesa); Najwa Najjar-en «Pomegranates and Myrrh» (Palestina); Mohamed Chrif Tribak-en «Le temps des camarades» (Maroko) eta Mohamed Zineddaine-n «Tu te souviens d'Adil?» (Maroko) filmak.

Zinema Mugimenduan egitasmoak amaitzear edo postprodukzio fasean dauden lan luzeentzako antolatutako saila da. Zinemaldiko atal honetan parte hartzeko zinemagileak Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetakoak izan behar dira. Horrez gain garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere parte har dezakete, hots, Angolak, Aljeriak, Cabo Verdek, Egiptok, Gineak, Irakek, Jordaniak, Libanok, Libiak, Marokok, Mozambikek, Palestinak, Sao Tome eta Principek, Siriak eta Tunisiak.

Zinemaldiko iturriek azaldu dutenaren arabera, Zinema Mugimenduko laugarren edizio honen bidez, «Donostiako, Amiensko eta Friburgoko nazioarteko jaialdiek, bukatu gabeko filmak gauzatzeko bide berriak aztertzen dituzte, baita herrialde horietako, Europako eta Latinoamerikako profesionalen, enpresen eta erakundeen artean zubi lana egiteko aukerak ere».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo