GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gazte independentistek antolatutako mendi martxa Hernanin bukatuko da gaur

p018_f03_97x92.jpg

GARA |

Asteburu honetan Oiartzun, Goizueta eta Hernani batu dituen mendi martxa burutu dute gazte independentistek. Hain zuzen ere, «Herri berri bat piztera goaz, etorkizuna independentzia» lelopean udan antolatu duten kanpainaren barruan egin dute mendi martxa.

Gaur eguerdian Hernanira helduko dira gazteak. Bertan, ibilbideari amaiera emango diote hainbat ekimenekin.

Goizeko lehen orduetan Goizuetatik abiatu ondoren, eguerdian ailegatuko dira gazteak Hernanira. Hala, 14.00etan ekitaldi bat egingo dute, eta, ondoren, bazkaria eta hiru herrien arteko sokatira apustua -bazkariak 8 euro balioko ditu-. Iluntzeko zortzietan, berriz, kontzertuak izango dira. Astigarragako Bisai taldea eta Uko oiartzuarrak igoko dira taula gainera.

Ostiral ilunabarrean elkartu ziren gazteak Oiartzunen. Hitzordua 19.30etan zegoen jarrita eta ondoren kartelada burutu zuten. Gero harrera ekitaldia egin zuten eta, afaldu ondoren, jokoak izan zituzten.

Martxa, berez, atzo goizean hasi zen; gosaldu ondoren, Goizueta alderantz abiatu ziren 35 bat lagun. Artikutzan bazkaldu zuten eta Goizuetara arratsalde-gau partean iritsi ziren. Bertan, Nafarroako historiari buruzko hitzaldia, afaria eta kantu emanaldia izan zituzten.

«Nazio bezala aldarrikatu»

Gazte independentistek azaldu dutenez, antolatu duten mendi martxaren helburua «gure herria zatitzen duten muga administratibo-inposatuei muzin egitea da».

Era berean, Euskal Herria «nazio bezala aldarrikatu» nahi izan dutela esan dute gazteek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo