GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Mugimendu abertzalearen geroa aztergai du ABk udako unibertsitatean

p017_f02_74879.jpg

GARA |

Abertzaleen Batasunak bere urteroko udako unibertsitateak burutu ditu azken egunotan Makean. Atzokoan gazteen kezka eta hausnarketak biltzen zituen eztabaida egin zuten eta, horrez gain, hiru egunez alderdiaren barne eztabaidak eta Euskal Herriko gai sozial eta politiko nagusiak aztertu dituzte.

Azken sei urteotan antolatu duten ekimenean alderdiaren urteko lana eta etorkizuneko erronka nagusiak aztertzen ditu ABk, baita Ipar Euskal Herriko jendartea ukitzen duten gai sektorialak ere.

Peio Etxeberri-Aintxart ABko kideak egindako lana aipatu zuen: «Udako unibertsitateak formazio tailerrak uztartzeko baliatu izan ditugu beti. Lehenengo tailerrean uraren gaia aztergai izan ostean, horri buruzko hausnarketa sakon batean sartzea erabaki dugu».

Etapa berria prestatu

Urarekin batera, 1968ko maiatzean Ipar Euskal Herrian gertatutakoa eta Ibarretxeren kontsulta ere aipagai izan zituzten. Hala eta guztiz ere, udako unibertsitateen atal gotorrena Abertzaleen Batasunak abiaturiko barne eztabaida izan zen. Ostiralean egun osoa baliatu zuten militanteek otsaila geroztik abiatu eztabaida hori sakontzeko. Peio Etxeberri-Aintxartek, berriz ere, eztabaidaren muina gogoratu zuen: «2001eko hauteskundeen osteko sei urteko zikloa bukatu zela ikusi eta balantze bat egiteko ordua iritsi zela pentsatu genuen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo