GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Osagai berriak betiko errezeta gorri-urdinarentzat

p039_f01_111x111.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Estreinaldi ofiziala izango du gaur Eibarrek, urtero bezala, sekulako aldaketekin. Baina osagai asko berriak izan arren, betiko errezetari eutsi dio beste behin talde gipuzkoarrak.

Carlos Pouso entrenatzailearen -berria, bera ere- diskurtsoak horrela izan daitekeela pentsarazten du: «Zintzotasuna, apaltasuna, gogoa, lana...». Denboraldi berria, protagonista berriak, baina betiko filosofia. Baita betiko helburua ere, mailari bigarren urtez jarraian eustea.

Eta helburua gehiegi sufritu barik lortzeko, gorri-urdinek, gaurkoek eta betikoek, ederki dakite zein garrantzitsua den ondo hastea. Lehen xedea, beraz, argi dago: gutxienez puntu bat ekartzea Elxetik.

Ez da erraza izango -hori ere ez da aldatu-, batez ere Eibarrek azkenean bere erasoko erreferentzia nagusia, Asier Goiria, galdu duela kontutan hartuta. Fitxaketa epearen azken egunean zein etor daitekeen jakin zain -zurrumurruen arabera Jon Perez «Bolo» da hautagai nagusia-, Yagüek, German Beltranek eta Tokerok hartu beharko dute iazko golegile nagusiaren lekukoa golak sartzeko orduan.

Iazko bizkarrezurrak ordezkari ugari izango ditu gaur ere hamaikakoan: Txiki, Urzelai eta Raul Garcia defentsan, eta Codina, Lombraña eta Natxo Insa erdiko lerroan. Beraiekin batera, Larrazabal, Cases eta Alvaro Martinez ari daitezke (azken horrek eta Txikik postu bat dute jokoan eskuinaldean). Taldera itzuli diren Zigor eta Etxaniz ere hamaikakoan izango dira; nolabaiteko estreinaldia izango da beraientzat ere, Eibarrekin Bigarren B Mailan jokatu baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo