TOP 14
Majo sufrituta eraman zuen garaipena Avironek
GARA | BAIONA
Galtzak bete lan izan zituen atzo Baionako Avironek Mountabani gailendu ahal izateko. Lapurtarrek 22 eta 20 irabazi zuten, baina garaipena Euskal Herritik ihes egiteko zorian izan zen, kanpotarrak markagailua iraultzeko zorian egon baitziren partidaren hondarrean.
Norgehiagoka ondo hasi zen Avironentzat; txuri-urdinak aise menderatu zuten Mauntaban lehen zatian. Horren lekuko, segituan lortu zuten abantaila erosoa: 16-3.
Bigarren zatian, aldiz, gauzak zeharo aldatu ziren. Bisitariek 16-10ekoa jarri zuten markagailuan entsegu bati esker eta euren aukeretan sinesten hasi ziren; are gehiago hiru puntu eskasera hurbildu zirenean. Egoera horri aurre egiteko, lapurtarrak berriz ere suspertu ziren. Horretarako, euren aukerak ondo baliatu zituzten etxekoek, Edmonsen eskutik batik bat.
Abantailak behin betikoa zirudienean, urduritasuna agertu zen berriz ere. Mountabanek puntuak egiten jarraitu zuen eta 22-20koa ezarri zuen. Hain zuzen ere, hori izan zen azken emaitza. Hortaz, baionarrak Top 1 4 ligako hirugarren postuan dira uneotan zortzi punturekin.
Biarritz, aise
Avironek baino arazo gutxiago izan zituen Biarritz Olympiquek atzo arratsean jokatu zuen partidan. Kostakoek 27-19 irabazi zioten Castresi. Garaipen horri esker, Jack Isaac eta Jacques Delmasek zuzentzen dituzten mutilak sailkapeneko bigarrenak dira.