GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Protour

De la Fuente, indartsuena Alemaniako bigarren etapan

GARA | BILBO

Scott-American Beef taldeko David De la Fuentek irabazi zuen Alemaniako Itzuliko bigarren etapa, Munich eta Hesselberg arteko 182,6 kilometroko lasterketa. Aldapa gora egin beharreko azken metroetan Vansummeren eta Uranek egindako erasoen ondotik, bere aukera ikusi eta ez zuen parekorik aurkitu Josean Fernandez Matxinen mutilak.

De la Fuenteren atzetik, bi segundora, Credit Agricole taldeko Pietro Caucchioli italiarra sailkatu zen. Sailkapen nagusiko buruan diren Gerdemann, Lövkvist (Columbia) eta Brajkovicen (Astana) ere denbora berean iritsi ziren helmugara.

Hala ere, etapako protagonistak eguneko ihesaldian sartu ziren lau txirrindulariak izan ziren. Euskaltel-Euskadiko Markel Irizar oñatiarra, Bernhard Kohl (Gerosteiner), Yoann Le Boulanger (Française des Jeux) eta Kasper Klostergaard (CSC) tropeletik hanka eginda ibili ziren, eta helmugarako bost kilometroren faltan harrapatu zituzten.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Linus Gerdemannek jantzi zuen berriz ere liderrari dagokion maillota. Lövkvist bere taldekidea da sailkapen nagusiko bigarrena 17 segundora eta, hirugarrena, Brajkovic 20 segundora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo