GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Jaizkibel zeharkatzeko tunela egin nahi du Aldundiak Pasaiako Kanpo Porturako

pasaia.jpg

GARA |

Jaizkibel mendia zeharkatuz bi kilometroko tunela egitea proposatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Azpiegituretarako Departamenduak Pasaiako Kanpo Porturako sarbide gisa. Hiru tunel eredu aurkezten dituen azterketa bat egin du Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzari helaraziko dio, tunelaren eraikuntza egitasmoan gaineratu eta proiektuaren tramitazioak aurrera egin dezan.

Tunelaren proiektua gauzatzeko orduan, Jaizkibel babestutako ingurunea dela «aintzat hartu» omen dute, Gipuzkoako erakundearen izenean hitz egin zuen Eneko Goiak atzo adierazi zuenez. Hori ziurtatzeko, gainera, tunelaren sarbideak ez dituztela «zozketaz» hautatu nabarmendu, baizik eta «ingurumen arrazoiak baldintzatuta» egin dutela baieztatu zuen.

Jaizkibel mendia iparraldetik hegoaldera zeharkatuko luke Aldundiak proposatzen duen tunelak. Luzera 2,8 kilometrokoa izango luke, sarrera eta irteera kontuan hartuta, eta Aldundiak zabaldutako datuen arabera, 4.000 auto, batik bat kamioi, igaroko lirateke bide horretatik egunero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo