GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Jaiak

Hondarribiko Psilocybe elkarteak musikaz zipriztinduko ditu jaiak

Herriko makina bat musika talde biltzen dituen Psilocybe elkarteak txosna jarriko du Hondarribiko jaietan, eta kontzertuak antolatuko ditu ia gauero. Bihar, esaterako, Borrokan eta Zein? taldeak joko dute 21.00etan; azken horiek «Ahari Talka» (Noizpop, 2008) azken lana aurkeztuko dute. Igandean, irailak 7, Naut eta In Kasuk taldeek 19.00etan joko dute eta asteartean, Zea Mays eta Lobo Electricok 22.30ean. Bukatzeko, Titadine eta Inoiz Ez taldeek gaur zortzi, 20.00etan, joko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo