GARA > Idatzia > Kultura > Musika

DISKO BERRIAK | ARITZ SOUND SYSTEM

Belgika-Maroko lotura

p043_f01_97x100.jpg

Maiatzeko disko aipamenetan Antwerp Girsy Ska Orchestra taldeaz hitz egin genuen. Harrituta geunden Belgikan horrelako musika egiten duen talde bat egoteaz. Jamaikar doinuak Balkanetako erritmoekin elkartuta? Dirudienez, Belgikako Anberes inguruak ezkutatutako harribitxi gehiago ditu.

Oraingoan, oinarria Marokoko Shaabi erritmoan dago (bereber jatorriko erritmoa), eta erritmo hau taldeko kideek gustukoak dituzten hainbat doinurekin jantzi dute (jazz, punk, rock, dub, rap...). Emaitza musika koloretsua eta bizia da. Taldeko kideak jatorri desberdinekoak dira eta kantuak abesteko garaian ere hizkuntza desberdinak uztartu dituzte (arabiera, frantsesa eta flandesera, besteak beste).

Aurreko diskoan Brasilgo erritmoak landu zituzten eta disko honetarako Shaabi erritmoak, Europa eta Amerikako erritmoen arteko zubiak eraiki nahi zituzten. Horretarako Marokoko bost musikariren laguntza izan dute, eta hauez gainera, Marokoko abeslari eta perkusionista ezagunak diren Amina Tcherkich and Lalabrouk Loujabe (biak soilik emakumez osatutako Marrakexko Houara taldeko kideak), Ab el Kebir Bensalloum (Marrakexko Gnawa abeslaria), eta "The Twins", Hicham and Hakim Bouanani Moul ay bikotea, Bruselako Shaabi musikari ezagunak.

Diskoan jasotzen diren kantuak Marrakex (Maroko) hirian eta Anberesko auzo txiroetan ondu, Bruselan (Belgika) grabatu eta nahasketak Parisen (Frantzia) egin dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo