GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Lakuak debekatu egin du presoen aldeko Donostiako manifestazioa

Iaz bezala, Lakuako Gobernuak debekatu egin du hilaren 14an euskal preso politikoen eskubideen alde Donostian antolaturiko manifestazioa. Istiluak egon daitezkeela argudiatu du Herrizaingo Sailak eta joan den urtean gertatuko liskarrak gogora ekarri ditu. Askatasunak azken 25 urteetan era baketsuan burutu dela mobilizazioa adierazi zuen, Ertzaintzak iaz ekimena galarazi eta herritarren aurka indarkeria erabiliz oldartu zen arte.

p011_f01_199x116.jpg

GARA |

Lakuako Herrizaingo Sailak debekatu egin du euskal preso politikoen eskubideen alde hilaren 14an Donostian antolaturiko manifestazioa. Joan den igandean luzatu zuten deia presoen senideek hainbat arraunlariren sostenguarekin Gipuzkoako hiriburuko portuan.

Kontxako Banderaren bigarren saioa ospatuko da egun horretan. Donostia arraunaren festa handia izango da eta, horrekin bat eginez, azken urteotan egin den bezala, euskal preso politikoek bizi duten egoeraren salaketa ozena egiteko asmoa agertu zuten aurkezpenean.

Baina iaz gertatu zen bezala, Javier Balzak zuzentzen duen departamenduak debekatu egin du ekimena. Joan den urtean liskarrak gertatu zirela argudiatu du hain zuzen ere. «Aurten ere manifestazioan edo bukaeran istiluak egon daitezkeela susma daiteke», adierazi zuen Herrizaingo Sailak komunikabideei bidalitako prentsa oharrean.

PPk eta Dignidad y Justicia eskuin muturreko elkartearen eskariak aintzat hartu ditu Lakuak. Era berean, Kontxako estropadak ospatuko direnez «istiluen» ondorioz jendea kaltetu daitekeela adierazi zuten.

Askatasunak gogor salatuzuen debekua eta Lakuako Barne Sailak Audientzia Nazionalari «lan zikina» egiten diola adierazi zuten. Gainera, azken 25 urteetan bakean egin izan dela manifestazioa gogoratu zuten, iaz Gasteizko Gobernuak debekatu zuen arte. EITB ere kritikatu zuten. Manifestazioa hainbat herritarrek deitu zutela «izkutatuz debekua erraztu duelako». «EAJren zerbitzura» egotea leporatu zieten.

Lau orduko istiluak

Hainbat zauritu eragin zituen Ertzaintzak iaz herritarren aurka oldartu ondoren. 200 bat poliziak ekimena galarazi zuten eta lau orduko istiluak izan ziren Alde Zaharreko kale eta inguruetan. Polizia autonomikoak borroka gunea bihurtu zuen jai eremua.

Bederatzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Besteak beste, amnistiaren aldeko mugimenduko kidea den Juan Mari Olano. Ertzaintzak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen eskuetan utzi zuen eta honek kartzelara bidali zuen gero. 30.000 euroko bermea ordainduta aske geratu zen Olano martxoan.

Aste batzuk beranduago, urriaren 2an hain zuzen ere, Garzon epailearen aginduz amnistiaren aldeko mugimenduko beste kide bat, Oihana Agirre, eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko bozeramailea atxilotu zituen Polizia espainiarrak.

Debekaturiko mobilizazio batean parte hartzea leporatu zien bi donostiarrak preso eramateko eta geroztik kartzelan daude. Alvarez eta Agirre espetxeratuak izan ziren egun berean, ezker abertzaleko 23 buruzagi gehiago atxilotu zituzten Segura eta Olaberrian.

LAN ZIKINA

Askatasunak gogor salatu zuen debekua eta Lakuako Barne Sailari Audientzia Nazionalari «lan zikina» egitea egotzi zion, «PSOEri keinu bat eginez eta bere gerra estrategian lagunduz».

Balza fija «límites legales» para el recibimiento a Otegi

Siete días después de dejar atrás la prisión de Martutene, en la que ha permanecido en cautiverio quince meses, Arnaldo Otegi recibirá un ongietorri en su localidad, Elgoibar. El acto tendrá lugar el sábado, a las 19.30, en la plaza del pueblo y a su término se celebrará una cena popular en la ikastola elgoibartarra.

El Departamento de Interior de Lakua ya se ha hecho eco de la convocatoria y no ha tardado en actuar en su contra por iniciativa propia. La Consejería dirigida por Javier Balza ha remitido a la Fiscalía y a la Audiencia Nacional española un informe en el que detalla la convocatoria, a la vez que se ha dirigido a los convocantes para advertirles de que «no podrán participar, mediante anagramas o textos, organizaciones declaradas ilegales». Asimismo, veta la utilización de pancartas, lemas o eslóganes que puedan suponer «amenazas hacia instituciones o personas».

En la resolución expedida por Balza se señalan «los límites legales dentro de los que deberá desarrollarse la convocatoria». En la nota, advierte de que la no celebración conforme a estos términos «dará lugar a la instrucción de un informe de Ley de Seguridad Ciudadana por infracción administrativa». Incluso, contempla que el incumplimiento podrá derivar en la «suspensión del acto». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo