Ezker hegala jabe gabe
Balenziaga atzean eta Koikili aurrean, azken proba
Asteazkenean Monteagudon Aluvionen aurka jokatutako partidan, Zumarragakoa atzelari gisa eta bizkaitarra zelai erdian jarri zituen Caparrosek
B. Z. | BILBO
Mikel Balenziaga guztien ahotan dabilen izena da Athleticen. Talde zuri-gorriaren barnean dagoen planifikazio ahula agerian utziz, Zumarragako gaztea azken orduan iritsi da talde bizkaitarrera eta oso epe motzean begirada guztiak bere gainean jarri dira.
Almeriaren aurka jokatutako norgehiagokan, Caparrosek Javi Casas zelairatu zuen hasierako hamaikakoan. Sopeloztarra fitxarik gabe egon zen aurreko denboraldian eta iaz ezker hegalean partida gehien jokatu zituen jokalaria, Koikili, zerrendatik kanpo geratu zen hasiera batean. Azkenean, Amorebietak izandako arazo fisikoak medio, Otxandiokoa deialdian sartu zen. Hala ere, bistakoa da entrenatzaileak ez duela konfiantza larregirik Casas eta Koikilirengan. Horrela adierazten du denboraldiaurrean argi eta garbi esan zuenak: «Ezker hegaleko postua hartu nahi duenarentzat izango da». Balenziagaren azken orduko fitxaketa ere konfiantza gabezia horren erakusle da.
Casasek egun gogorra bizi izan zuen Gonzalo Arkonadaren mutilen aurka. Sopeloztarrak futbolari sentitzeko aukera izan zuen, baina kirol honen alderik gordinena ere gertutik ezagutu zuen. Uribe Kostakoak akats larria egin zuen Almeriaren bigarren golean eta San Mameseko zaletu askoren txistuak entzun behar izan zituen. Beharbada, protesta egin gura zuten askok Casas eta Fran Yesterengan zentratu zuten euren haserrea, baina jakin bazekiten egoeraren benetako erantzuleak ez zirela bi jokalari horiek. Izan ere, Athleticen krisiaren arduradun nagusiak ez daude, ez bakarrik behintzat, berdegune barruan. Kontuak kontu, aurrekari horiek ikusita, Casasek zail izango du berriz San Mamesen jokatzea.
Bestalde, Koikiliren egoera harrigarria da. Bizkaitarra oso ondo aritu zen iaz, Bigarren B Mailatik Lehen Mailarako jausia nahiko azkar asimilatuz. Aldiz, goizetik gauera, hamaikakoetatik desagertu egin da. Gainera, azken egunetako berriek ez dute erakusten Caparrosek beregan duen konfiantza handitu denik. Horren adibide, asteazkenean Athleticek Cascanteko Aluvionen aurka jokatutako partida. Bertan, Utrerakoak Balenziaga zelairatu zuen atzealdean eta, aldiz, Koikili Lertxundi zelai erdian jarri zuen. Aipagarria da bai batak bai besteak gol bana sartzeko zortea izan zutela.
Balenziagak Athleticera fisikoki ondo heldu dela erakutsi zuen asteartean lehoiek Lezaman egindako proba fisikoetan, eta baliteke Malagan hasieratik jokatzeko aukera izatea. Aurretik, asteburu honetan bertan izan dezake lehen aukera Bilbao Athleticekin. Kike Liñeroren mutilek Ciudad de Santiagoren aurka arituko dira eta Lezamako teknikariek Zumarragakoaren errendimendua bertatik bertara jarraitu ahal izango dute.
Asteburuko proba nota onarekin gaindituz gero, La Rosaleda futbol zelaian aritzeko dituen aukerak nabarmen igoko lirateke. Zumarragakoaren presentzia ez litzateke Athleticek atzealdean izango lukeen berrikuntza bakarra. Izan ere, behin bere arazo fisikoak gaindituta, Fernando Amorebietak debuta egin dezake aurtengo denboraldian, ziurrenik Ustaritz Aldekoaotaloraren postua betez.
Tikoren debuta Eibarren
Aurkeztu eta 48 ordura, Roberto Martinez «Tiko» Athleticeko jokalari ohiak bere lehen minutuak jokatu zituen Eibarrekin. Arrosadiako erdilaria armaginek Castellon jokatu eta galdu zuten partidaren 73. minutuan zelairatu zen.
Según informó el parte médico del conjunto rojiblanco ayer, el mediapunta basauritarra padece una sobrecarga en el músculo abductor de su pierna izquierda. Por ello, no se entrenó junto al resto de sus compañeros. Por su parte, Xabi Etxeita afronta la última etapa de su recuperación. El zornotzarra sufrió una rotura miofibrilar en el recto anterior cuádriceps de su pierna derecha. B.Z.