EEP-ko zuzendari berria
Estebe Eiherabidek bete lezake Jean-Claude Iriartek utzi duen hutsunea
Jean-Claude Iriart Kontseilu Nagusiko Baionako adarraren zuzendari izendatu dute, eta horrenbestez, EEP Euskararen Erakunde Publikoak arduradun berria beharko du. Atzo egiturako ordezkariek jakinarazi zutenaren arabera, zuzendaria ez dute artean izendatu, baina, Estebe Eiherabideren izena azaldu da maizenik. «Administrazio Kontseiluak bilkura egingo du irailaren 25ean, eta, bertan hartuko da erabakia. Zuzendaria aukeratua izateko, legez, administrazio kontseiluak aho batez haren alde bozkatu behar du», argitu zuten. Iriartek urriaren 15ean utziko du kargua.