Batasuna-ren egitasmoen aurkezpena
Irailaren 20an egingo den biltzar nagusian definituko ditu lan ildoak
Abuztua bitarteko gogoeta prozesuaren bidez 2008-2009 urterako lan ildo nagusiak zehazten aritu da Batasuna, eta, ondoko irailaren 20ko biltzar nagusian finkatuko ditu. «Herri honen eskubideak kriminalizatzeko eta zangopilatzeko» Estatuek duten eskematik atera behar dela nabarmendu, eta, argitu zuen horretarako beste panorama bat ireki beharra dagoela. Batasunaren ustez, autonomia da bidea. Ipar Euskal Herriari dagokion hainbat gaitan «aterabide bat izan dezakeela» erakusten arituko dira, hala nola AHT proiektuan, lurzoruaren eta etxebizitzaren gainean edo krisi ekonomikoan.