GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Kanporaketa

Finalean izateko beste bi txartel banatuko dira Lantzeko kanporaketan

p040_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Hirugarren Mailako bigarren kanporaketa jokatuko dute etzi arratsaldean, 17.30etik aurrera, Lantzen. Bertan bigarren multzoko aizkolariak neurtuko dira, eta lehen bi sailkatuek izango dute finalean jokatzeko aukera.

Honako hauek arituko dira finalerako lehian: Belauntzaran, Esnaola, Mugertza III.a, Alkizalete I.a, Alkizalete II.a, Beltza, Kañamares III.a, Mandazen, Ariz- tegi, Telletxea, Eraso, Garitaonaindia eta Atutxa II.a.

Aizkolari bakoitzak lau enbor kana-erdiko erdibitu beharko ditu. Faboritoak aipatzerakoan, Atutxa II.aren eta Mugertza III.aren izenak agertzen dira. Hala ere, honelako lan laburretan edozer gerta daiteke. Lehen multzokoen kanporaketa Gorritin jokatu zuten, eta orduan, Erasunek eta Pellejerok lortu zuten sailkatzeko txartela.

Araba

Araban, berriz, hiru txapelketa jokatuko dituzte asteburu honetan. Etzi eguerdian, Dulantzin, herrialdeko nesken lokotx-biltzeko lehia izango da. Hernandez, Ferran eta Gulova neurtuko dira. Mutilen lasto-altxatze txapelketa ere izango da, eta hor, Lopez, Velez de Mendizabal eta Lauzirika lehiatuko dira. Arratsaldean, Artzeniegan, 18.30ean hasita jokatuko da herrialdeko txinga txapelketa. Bertan azken ordura arte ez da jakingo zein neurtuko diren. Astelehenean, berriz, Olarizuko festa izango da, eta 18.00etan desafioa izango da. Lopez-Velez de Mendizabal Ruiz de Aretxabaleta-Llanosen aurka neurtuko dira aizkoran, trontzan eta aitzurren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo