GARA > Idatzia > > Kirolak

Paralinpiar jokoak Zilarra bizkaitarrarentzat

Kennyk bigarren urrea kendu dio Otxoari azken unean

Bizkaitarrak ez zuen azken esprinta saihestu eta britaniarrak aise irabazi zion

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Lehenengo eguneko deskalifikazioaz gain, Darren Kennnyren azken eguneko azkartasuna izan da Javier Otxoak Beijingen aurkitu duen areriorik handiena. Belodromoan bi urreak britainiarrarentzat izan baziren, errepideko urrea ere beretzat izan zen bizkaitarrari azken esprintean irabazi ostean. Erlojuaren aurkako frogan urrea eskuratu eta gero, txirrindulari bizkaitarrak Atenaseko emaitzak berdinduta Euskal Herrira gustura itzultzeko motiboak ditu.

Bezperan erlojuaren aurkako frogan urrea eskuratu zuen zirkuitu berberean, Kelemen profesionaletan aritutako Javier Otxoak oso argi zeukan atzean utzi beharreko gurpila zein zen, eta horretan saiatu zen eman beharreko bost itzulietan.

Azken-aurreko itzulian Eckard valentziarrak aurrera egin zuen eta 26 segundotako abantailarekin sartu zen eman beharreko azken birara, baina Darren Kennyk harrapatu zuen, Javier Otxoa gurpilean zeramala. Bizkaitarrak ondo zekien irabazteko aukerak izateko bere iheskidea atzean lortu beharra zuela, esprintean bera baino askoz azkarragoa zelako, eta horretan saiatu zen ming dinastiako hamahiru enperadoreak hilobiratuta dauden lakuaren inguruan osatutako ibilbidearen gorabeherak baliatuz.

Gorakoan lortu ez zuena beherakoan eskuratzen saiatu zen Javier Otxoa, Kennyk bihurguneetan gutxi arriskatzen duela jakinda. Estrategiak bikain funtzionatu zuela zirudien eta garaipena eskuetan zuela zirudienean, britainiarrak azken kilometroan harrapatu eta esprintean inolako arazorik gabe gainditu zuen 2. postuarekin konformatu behar izan zuen txirrindulari bizkaitarrak. Kvasnicka txekiarra izan zen podiumera hirugarren lekuan igo zena, talde bati denbora emanez.

«Egindakoarekin pozik»

Beijingen egin beharrekoak amaituta, Javier Otxoa bi domina lortuta (urrezkoa eta zilarrezkoa) itzuliko da Euskal Herrira. Emaitzarekin nahiko gustura azaldu zen, nahiz eta pista estaliko frogetan zerbait gehixeago egin zezakeela onartu. «Oso pozik eta harro nago egindako lanarekin. Pena handiena jazarpen frogan deskalifikatu nindutelako daukat, bertan zilarra lor nezakeela uste baitut. Gauza da, lehen froga zela eta urduritasunak ez zidala lasterketan behar bezala sartzen utzi, baina lehiaketa halakoxea da, onerako zein txarrerako», onartu zuen bizkaitarrak.

Horren balantze positiborik egin ezin duena Amador Granado gipuzkoarra da, izan ere, ez du uste bezalako mailarik eman. Atzoko frogan ez zuen esperantza handiegirik eta hogeita hamaikagarren postuan amaitu zuen, ezin izan ziolako lasterketako indartsuenak jarritako erritmoari eutsi. Fabio Tribolirentzat izan zen urrea, David Mercier frantziarrak eskuratu zuen zilarra eta Michael Gallagher australiarrarentzat izan zen brontzea.

Hobetoxeago ibili zen Aitor Oroza, trizikloentzako frogan hamaikagarren bukatu baitzuen. Bizkaitarrak argi zeukan ez zeukala podiumean sartzeko aukerarik, baina ondo borrokatu zen Mark Homan holandarrak irabazitako frogan.

Sara Carracelas no pudo alcanzar la final

La tres veces ganadora en Atenas, Sara Carracelas, no tuvo opciones de repetir su gran actuación de hace cuatro años en la capital griega en el cubo de Beijing. Designios de organización la hicieron competir en una prueba con nadadoras de menor nivel de discapacidad, lo

que impedía a la guipuzcoana cualquier posibilidad de pasar a la final. Aún así Sara Carracelas hizo una buena carrera clasificándose en quinta posición en su

serie. Sin duda, la prueba de ayer, debe servirle para que mañana, ya en igualdad de condiciones, pueda defender su reinado en la categoría S2. As sus 27 años la del Dortoka tiene nueve medallas paralímpicas.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo