GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

TRINKETEA Sarako txapelketako finala

Alfarok eta Ezkurrak partidari buelta ematea lortu zuten Jeannots zigortuta

p046_f02.jpg

SORHUET-JEANNOTS 32

ALFARO-EZKURRAII 40

Jon LEUNDA | SARA

Uste baino gehiago sufritu zuten Alfaro eta Ezkurra II.ak Sarako txapelketako finala irabazteko. Partida ikusgarrian, 27-24 galtzen joan ostean, Jeannots hasiberria zigortzen asmatu zuten, garaipena lortzeko.

Partida erdira arte, gorriz jokatu zuten Sorhuet eta Jeannots markagailuan aurretik joan ziren, batez ere Sorhuetek egindako lan onagatik eta Ezkurrari kantxan kokatzea normalean baino gehiago kostatu zitzaiolako. Hala ere, Urruñakoa pixkanaka-pixkanaka nagusitzen joan zen eta Jeannotsen eskarmentu faltaz baliatu zen atzean zuloa aurkitzeko, Alfaroren laguntzaz.

Pilotakada gehienetan Jeannots bilatuta, markagailua irauli eta garaipena eskuratzeko gai izan ziren Alfaro eta Ezkurra.

Aspek ez dio kontratua berritu Tierri Arizmendiri, Panpi Ladutxeren eskutik ezker paretan aritutako pilotariari, eta EPBrekin trinketera buelta egiteko entrenatzen ari da azken asteotan. Oraindik ezer sinatu ez badu ere, trinketean du etorkizuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo