GARA > Idatzia > > Mundua

Amnistiaren aldeko mugimenduaren auzia, Europako Jendarte Foroan hizpide

p025_f01.jpg

GARA |

Suediako Malmo hirian asteazkenaz geroztik egiten ari diren Europako Jendarte Foroan, Behatokiko kide eta abokatua den Iratxe Urizarrek «askapenerako borrokak eta terrorismoaren kontrako neurrien arteko» harremanari buruzko mintegian esku hartu zuen. Bertan, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurka Auzitegi Nazional espainolean egindako epaiketa eta aste honetan bertan jakitera eman duten epaia azaldu zituen. Mintegian hainbat adituk eta Jendarte Foroan sortutako errepresioaren kontrako sareko kideek parte hartu zuten -turkiarrak, alemaniarrak eta danimarkarrak tartean-.

Hori, dena den, ez da egun hauetan jorratu den gai bakarra. Hizkuntzen burujabetzak ere izan du tarterik. International Womens Free fundazioak esperantoaren aldarrikapena egin zuen bitartean, EHE taldeak euskaldunen hizkuntz eskubideen urraketa mahaigaineratu zituen.

Era berean, Herriak Aske Sareak taldeak -Euskal Herriko, Palestinako eta Venezuelako ordezkariak ditu-, Ciemenek -estatu gabeko nazioen batzarrak-, Galiza Fundazioak eta Hungariako Jendarte Foroko mahaiak antolatuta, erabakitzeko eskubidearen gaineko bi orduko mintegia egin zuten. Kosovo, Montenegro, Georgia, Hegoaldeko Osetia eta Euskal Herria, besteak beste, izan zituzten hizpide. Egungo testuinguruan, gaiak duen garrantzia nabarmendu zuten.

Hego Amerikako gizarte mugimenduek ALBA defendatu eta neoliberalismoaren kontra egin zuten. Bolivian gertatutakoa ere salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo