GARA > Idatzia > > Kultura

Hitzordu ugari izango dira asteburuan Maitaldia jaialdiari azken agurra emateko

A.B. | BIARRITZ

Maitaldia jaialdiaren azken egunak eta emanaldiak izango dira gaur eta bihar. Hamar egunez, dantza munduan egiten diren sorkuntza mota ezberdinak preziatzeko aukera eman du Biarritz Kultura elkarteak, eta, bi azken egunetarako prestaturiko egitaraua ere oparoa izango da.

Gaur eguerdian, izan ere, Retouramont konpainiako dantzari-trapezistek eskainiko dute beren emanaldia, Atabal aretoko hormetan zintzilik dantza-eskulturak eginez. Mota bereko ikuskizuna azalduko dute arratsaldeko bostetan herriko kasinoan. Halere, ohikoa den bezala, gauez izango dira hitzordu nagusiak. Eta, gaur gauean arratseko zortzietan Companhia Urbana de Dança taldea izango da. Brasilgo taldeak emaniko «Suite Funk» eta «Agwa» ikuskizuetan, capoeira, bossa nova, musika elektronikoa, samba eta hip-hop doinuak elkartuko dira. Mazedoniako Operako baleta Gare du Midi aretoan izango da eta «Scherazade» ikuskizuna eskainiko du. Bihar, berriz, arratseko zazpietan Aukeran taldeak «Bideak» emanaldia eskainiko du, eta, ondotik, Aida Gomez konpainiak «Carmen» ikusgarria azalduko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo