GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Partida Huelvan

Igandeko mailari segida emateko aukera ezin hobea

Caparrosek aldaketa bakarra egin du, Orbaiz Ander Iturrasperen ordez, Recreativoren kontrako deialdian

RECREATIVO-ATHLETIC

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Aurreko asteburuan Valladoliden aurka denboraldiko lehen garaipena lortu ondoren (2-0), Mendilibarren taldearen aurrean erakutsitako maila onari heldu nahi dio Athleticek gaur. Zuri-gorriek Huelvako Recreativo bisitatuko dute. Etxekoak ez daude batere bolada onean eta horren erakusle larunbatean Vicente Calderon futbol zelaian jaso zuten porrot gogorra. Hortaz, bizkaitarrek andaluziarren une txarraren aurrean etekina lortzeko aukera bikaina dute.

Berririk ez zerrendan

Athleticen, aspaldiko partez, lasaitasuna izan da nagusi. Caparrosek 18 jokalari eraman ditu Huelvara. Bertan, partida jokatzeaz gain, bizkaitarrek lan saioa egingo dute bihar goizean. Atzo, Lezaman burututako saioaren ondoren, Joaquin Caparros hedabideen aurrean agertu zen. Utrerakoak aitortu zuenez, hamaikakoa errepikatzeko asmoa dauka, baina ez zuen guztiz baieztatu. Hala balitz, berriz ere 4-4-2ko joko sistema bat ikusiko genuke, bi aurrelarirekin eta punta erdirik gabe. Beraz, Fran Yeste berriz ere aulkian geratuko litzateke.

Deialdiari dagokionez, aldaketa bakarra dago. Entrenatzaileak etxean utzi du Ander Iturraspe gaztea eta bere ordez Pablo Orbaiz sartu du deialdian. Matienako erdilaria Bilbao Athleticekin aritu zen atzo Arlonagusian eta baliteke igandean lehen taldearekin egotea Getaferen aurka. Orbaizek, aldiz, bere arazo fisikoak gainditu ditu eta bi jardunaldi taldetik at egon ondoren, zerrendara itzuli da.

Kanpoan geratu direnen artean, berririk ez. Jada ohikoa bezain harrigarria da Koikili Lertxundi deialdietatik kanpo ikustea, eta berarekin batera Iñaki Lafuente, Javi Casas, Iñaki Muñoz eta Iñigo Velez de Mendizabal Bilbon geratu dira. Gehienak aukera baten esperoan. Egoera horretan egon da Ander Murillo ere, baina donostiarrari arazoak pilatu zaizkio eta pubis aldean mina dauka eta oraingoz fisioterapia egiten ari da klubeko medikuek proba gehiago egin bitartean. Berarekin batera, min hartuta dagoen beste jokalari zuri-gorria Joseba Garmendia da.

Recreren kasuan, andaluziarrek Iago Bouzonen baja izango dute eta Zambranok Pablo Oliveira gaztearengan jarriko du konfiantza osoa.

 
 
HAMAIKAKOA

Utrerakoak talde eta joko sistema berdinaren alde egingo du apustua ziurrenik. Hala izanez gero, Bilboko taldean entrenatzaile denetik Caparrosek hamaikakoa errepikatzen duen lehen aldia izango litzateke.

Representación institucional en El Nuevo Colombino

El vicepresidente Fermín Palomar y los directivos Sandra Aurtenetxe y Juan Manuel compondrán la representación institucional del club presente en Huelva. Cabe recordar que la expedición vizcaina no regresará a Bilbo hasta mañana, previo entreno en Punta Umbría.

bi euskaldun

Recreativok bi euskal jokalari ditu bere jokalari zerrendan. Alde batetik, Aitor Tornavaca gasteiztarra dago eta, bestetik, Realak utzita aurten ailegatu den Asier Riesgo atezain debarra.

Mendilibar estrenará un campo en Zaldibar

El ex entrenador rojiblanco y actual técnico del Real Valladolid, José Luis Mendilibar, será el encargado de inaugurar el nuevo campo de Zaldibar, su localidad natal. El nuevo recinto de hiera artificial, denominado «Solabarria», ha costado un total de 1,8 millones de euros.

El organigrama de Lezama será presentado el 2

Tras varios meses de retraso y más de una rueda de prensa aplazada, el Athletic informó ayer de que el próximo 2 de octubre dará a conocer los ejes fundamentales y el organigrama técnico del fútbol base del conjunto rojiblanco. En los próximos días se conocerán más detalles.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo