Eguneroko tresnen bitartez familia aurkezteko dotorezia
Hogeita lau ordu japoniar familia baten bizitzan, eguneroko eta ohiko ditugun tresnen bitartez modu ezin finagoan kontatuta. «Aruitemo, Aruitemo» dugu Kore-Eda Hirokazuren pelikula, japoniar gizartean seme-alaben arteko hausturak azaleratzen dituena.
Anartz BILBAO | DONOSTIA
Etxeko seme nagusia zendu ostean, neba-arrebak bisitan joango dira gurasoengana, azken hauek guztiz onartzen ez dituzten bikote eta seme-alabekin batera. Umeentzat aiton-amonen etxean egindako oporraldi txiki bat baino ez da izango akaso, baina neba-arreben eta gurasoen arteko hausturak agerian geldituko dira elkarrekin egingo dituzten hogeita lau ordu eskas horietan.
«Hori guztia baino ez», hori da «Aruitemo, Aruitemo» (Oraindik ibilian), Kore-Eda Hirakazuk Zinemaldiko Sekzio Ofizialean atzo fintasun handiz aurkeztu zuen pelikula.
Pelikula osteko prentsaurrekoan zuzendariak azaldu zuenez, «egitasmo pertsonala» da filma, eta «badu kutsu autobiografiko bat», duela hiru urte ama hil zitzaiolako eta aitona mediku izanik, txikitan bide hori hartzera bultzatu nahi izan baitzuten (pelikulan aita medikua da eta semeak bide bera hartzea nahi zuen). Baina, «ama bizirik zegoeneko oroimenak» azaleratu nahi zituen, eta ahal zuen neurrian tonu melodramatikotik aldendu, amaren heriotzak eragindako sentimenduak gorde edo ezkutatzeko.
Egunerokotasuna
Hirokazuren asmoa «guraso eta seme-alaben arteko komunikazio arazoak aurkeztea» zen, elkarrekin emango zituzten hogeita lau ordutan, horretarako «elkarbizitzan ohiko ditugun tresna eta gertaerak», detaile txikiak, agertuz.
Ondo landutako gidoi eta elkarrizketak prestatu zituzten pelikula egiteko, baina «umeei askatasuna eman nien, eta horrek naturaltasuna ekarri dio pelikulako giro orokorrari».
Duela hiru urte ama zendu zitzaion Kore-Eda Hirokazu zuzendariari eta amarengan oinarritu da pelikulako elkarrizketak idazteko, kutsu melodramatikoa ahal zuen neurrian saihestuz, sentimenduak ez azaleratzeko.
Nacido en 1962 en Tokio, «Aruitemo, Aruitemo» es el sexto largometraje de Kore-Eda Hirokazu, director que visita Zinemaldia de Donostia por tercera vez y que debutó con «Maborosi» hace casi quince años.
El director estudió Literatura en la Universidad de Waseda, Japón, y dirigió después con éxito varios documentales para televisión. Anteriormente ha participado en festivales como Cannes y Venecia, logrando importantes éxitos.