Dantza
Dantza garaikidea kaletara ateratzen duen Dantza Hirian Baionan amaituko da
Dantza Hirian jaialdiak bere hirugarren edizioa ospatu du aurten, beti adierazpen mota hau aretoetik harago ere bizi daitekeela aldarrikatuz. Donostia, Irun eta Hendaian egon ondoren bihar Baionako kaleetan zehar ibiliko da. 16.00etan Cecilia Colacrai «Sola» erakutsiko du 5 Cantons plazan. Horrez gain, Lacarre, Montaut eta Pasteur plazetan, «Slot», «Cuadra-T» eta «Le Bain» antzezpenak egongo dira, hurrenez hurren. Jaialdiaren itxiera, «Bihar Jaio nintzen» dantzaren eskutik iritsiko da arratsaldeko 18.10etan.