GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Jaialdia

Euskal Herrian egiten den ipuin jaialdi bakarra, igande honetan Pasa Donibanen

«Bazen behin... Pasaian», hots, Euskal Herriko Kontalariek ipuinaren hirugarren festa ospatuko da igande honetan. Kaleetan zehar Euskal Herri osotik etorritako kontalariak euren ipuinak eskainiko dituzte. Jaialdi honetan, era guztietako ipuinak, estilo ezberdinak eta proposamen narratiboak ikus ahal izango dira. Ipuin kontalaritza ezagutarazteko asmoarekin batera, hitzaren eta irudimenaren festa izatea bilatzen da. Jaialdiren asmo ibiltaria dela eta, orain dela bi urte Getxon egon zen eta iaz Aramaion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo