GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Ondarroako herritarrek emandako ordezkaritza baliogabetu eta, hala ere, erantzukizun eske

Azken udal hauteskundeetan Ondarroan herritarren sostengurik handiena izan zuen indarraren ahotsa ez da entzun azken urtean udaletxe hartan. Udaletik kanpo utzi zuten alderdi espainiar nagusiek itundutako salbuespenezko lege baten ondorioz, eta lege horren kontra omen zegoen alderdi batek ontzat jo eta Udalaren ardura, ez zegokion ardura, bere gain hartuta, ezker abertzalearen bazterketa politikoa gauzatzen saiatu da. Igandean herri hartako Ertzaintzaren polizia-etxearen kontrako atentatua gertatu zenetik, ordea, ezker abertzaleari begira jarri ziren, hitzetik hortzera beren izaera demokratikoa gogorarazi beharra duten alderdiak, hatz erakuslea harenganantz zuzenduta. Bitxia -baina ez-demokratikoa- benetan, herritar gehienen ordezkaritza duenari entzun ere nahi ez izatea, eta halako batean kargu hartzen agertzea. Ezker abertzalea ez da isildu, ordea. Atzo igandeko atentatuaz eta oro har, herri honek jasaten duen gatazka politikoaz jardun zuen. Eta konponbideaz hitz egin zuen. Horixe da, hain zuzen, indar politikoen ahaleginak xahutu behar lituzkeen helburua, gatazkaren ondorioz, ez igandekoa, ez bestelako gertakari deitoragarririk izan ez dadin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo