GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Promesak non geratu diren galdetu diote Ibarretxeri

p006_f05_199x116.jpg

I.B. | GASTEIZ

«Legealdi honen hasieran hitz eman zenuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei kontsulta egingo zeniela. Ekainaren 27ko plenoa ere historikotzat jo zenuen esanez erabakitzeko eskubideak atzera bueltarik ez duela. Non geratu dira zure promesak?» Galdera hau egin zion Nekane Erauskin eledun abertzaleak lehendakariari, bere egitasmo politiko nagusia zertan geratu den nabarmendu ostean.

Ezker Abertzalearen iritzirako, hilabete hauetan guztietan gertatutakoa ikusita, «argi geratu da» berek hasieratik esandakoa, hots, «EAJk galdeketa patrimonializatu nahi zuela joko politikorako, bere interes partidistarako». Izan ere, Erauskinek aipatu zuen legez, «denok, zuek ere, jakin bagenekien [galdeketaren] debekua etorriko zela, Konstituzio espainolak ez dizkiolako herri honi ez aitortza, ez eta erabakitzeko eskubidea errespetatzen». Baina, EAJk debeku horri aurre egin ordez, «bat egin» duela eta «onartu» egin duela, gaitzetsi zuen parlamentari independentistak.

Alde horretatik, Auzitegi Konstituzionalak ezarritako debekuari emandako erantzunaren gainean, Erauskinek aipatu zuen Lakuako Gobernua sostengatzen duten alderdiek bultzatutako ekimen bakarra internet bidezko sinadura-bilketa soila izan dela, eta lehendakariari galdetu zion ea hori ote den «herritarren eskubideak defendatzeko egingo duzuen ekimen guztia». «Sinadura-bilketarekin gure erabakitzeko eskubidea errespetatuko dutela uste duzu?» galdetu zion jarraian.

Ez zen horretan geratu Ezker Abertzalea taldeko ordezkariaren kritika, eta Ibarretxek berak bultzatzen duen kontsultaren debekuaren «arduradun nagusiarekin», Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea eta bere alderdiarekin, aurrekontuak negoziatzen ari direla salatu zuen. «Pena, tristura sentitzen dugu, beste behin ere herri honen bake eta konponbide nahiarekin jolasean ibili zaretelako».

«Ezin duzue ezkutatu»

Ezker Abertzalearen aburuz, «30 urte daramatzagu proiektu autonomistarekin, eta jada porrota ezin duzue ezkutatu, inoiz baino ageriago geratu delako ez duela balio izan Euskal Herriko gatazka politikoa gainditzeko». Are gehiago, esparru horrek, gatazka iraunarazteaz gainera, «frankismoa itzultzea ahalbidetu» duela uste du talde independentistak, eta, frankismoaren itzulera horrekin, «salbuespen egoera ezartzea».

Horren adibide gisa, ilegalizazioak, amnistiaren aldeko mugimenduko kideen kontrako zigorrak, atxilotzeak, tortura kasuak, manifestazio debekuak, presoen egoera, «apartheid politikoa» eta euskal herritarren aurkako «EAJren Poliziaren» oldarraldi gogorra aipatu zituen. Eta, horren aurrean, Ibarretxe zer egiteko prest dagoen galdetu zuen Erauskinek.

Ezker abertzaleak «gatazka politikoa termino demokratikoetan gainditzeko» egindako lana gogoratu ostean, Estatu espainolak, PSOEren eskutik, «gatazka iraunarazteko apustua» egin duela salatu zuen, Konstituzioa onartzen ez duten guztiak kartzelara bidaliz. Baina, salaketa hori egin ondoren, eledun independentistak gogoratu zuen EAJk eta NaBaik Kongresu espainolean dokumentu bat sinatu berri dutela, «indar armatuei babesa» ematen diena eta Konstituzioak «askatasuna eta demokrazia» eskaintzen dituela esaten duena. Jarrera hau, «argigarria da» Ezker Abertzalea taldearen iritziz.

Horren aurrean, Erauskinek nabarmendu zuen herri honetan, gakoa, «gatazka politikoa eragiten duten autodeterminazio eskubidearen eta lurraldetasunaren auziei irtenbidea ematea» dela, eta horixe dela euskal jendearen gehiengoak egiten duen eskaera. «Herri honek esparru demokratikoa behar du, euskal herritarren gehiengoak hala erabakiz gero, independentziari ateak irekitzeko».

Esparru hori eskuratzearren, gatazka politikoa eta bere ondorioak konpontzeko eta herri honen eskubideen alde lanean jarraituko dutela gogoratu zien han zeudenei.

LAB: «Ez dugu lekurik»

LABek ere Ibarretxeren mintzaldiaren balorazioa egin zuen, eta «lotsagarritzat» jo zuen «euskal herritarron gehiengoa osatzen dugun langileen egoera azterketatik baztertu izana». Sindikatu abertzalearen iritziz, «langileok ez dugu lekurik Ibarretxeren Euskadin».

ezker batua

Oskar Matute acusó al Tribunal Constitucional de mentir en sus argumentos para prohibir la consulta, ya que ésta no es «ni rupturista ni independentista». También afirmó que «para combatir a ETA lo más útil es ensanchar la democracia y no estrecharla», y recordó que todos los gobiernos de Madrid han negociado con ella.

Ziarreta: «ETA debe desaparecer para una unión soberanista»

Para el presidente de EA, tras el fallo contra la consulta «ya nadie podrá decir nunca más que su objetivo es seducir a España porque está claro que eso es imposible. En esta España suya no tenemos nada que hacer». En este sentido, Unai Ziarreta le vió un punto positivo a la decisión de los jueces, ya que «hemos obligado al Constitucional a desnudarse y a muchos vascos se les ha caído por fin la venda de los ojos». Dicho esto, valoró que «no caben las ambigüedades ni las medias tintas: o estamos por la superación definitiva del actual marco estatutario y, en consecuencia, estamos dispuestos a dar pasos firmes y concretos en ese sentido o, por el contrario, apostamos por seguir gestionando este Estatuto de Gernika, por el acatamiento permanente y por buscar un lugar lo más cómodo posible dentro del Estado español».

En esta disyuntiva, Ziarreta valoró que «el futuro de nuestro pueblo pasa por la articulación de un movimiento soberanista» pero puso sus condiciones, señalando que «sólo con la desaparición de ETA pondremos en marcha ese movimiento soberanista». I.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo