GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Atxilotuak gutxinaka askatzen doazen arren, Batasunaren aurkako mehatxuak hor dirau

Aste honetan Ipar Euskal Herrian burutu den operazio polizialean atxilotutako Batasuneko kideak banan-banan aske geratuz joan dira. Edizio hau itxi orduko soilik lagun bakarra zegoen frantses Poliziaren komisarian atxilotuta: Jean-Claude Agerre. Gainontzeko hamahiruak beren herrietan edo etxerako bidean ziren.

Nolanahi ere, filtrazio polizialen arabera, frantses Estatuan Batasuna legez kanpo uzteko prozesua martxan da eta egindako miaketen helburuetako bat, espioitzaz gain, prozesu hori justifikatzen duen materiala topatzea litzateke. Batasuna ETArekin lotu nahi dute, antza, baina nekez jakin daiteke erakunde armatuaz ari diren edo espainiar Estatuak «ETA» deitzen duen horretaz ari diren, euskal independentismoaren adierazpen politiko orotaz, alegia.

Estatuak euskal abertzaletasuna biolentziarekin lotu nahi du, enegarrenez. Operazioaren irudiak ikusita, ordea, militante politikoen irudiak ikusi dira, besterik ez. Eta «hegoaldearen» menpeko norbait azaldu bada, ez dira militante horiek izan, baizik eta frantses mandatariak. Militante horien lan-esparrua beren herriak eta Euskal Herria direla argi dago-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo