GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

LE JOURNAL | Jean-Louis Davant 2008/10/1

Eskerrak!

Bai, eskerrik hanitx «Xiberoko Jauna» pastorala egin eta lagüntü düen güzier: pizle, antolazale, irakasle, jokülari, jostün eta dendari, lagüntzaile, kasetalari, aüzapez eta kontseilari, eta zuri pübliko hona.

Zorihon bat izan da, amets bat üdüri. Holako bat Ezpeizen egin zaiteala ez nüan sekülan asmatüko. Bi gizon gazte ausart agertü ziren sü pizle, etxez etxe jenteen biltzale. (...)

Dena dela, egia haurren ahotik entzün dügü: «Hori oro amets bat izan zena? Amets bat ote gira gü ere? Ez jaun-andereak, egüna da, ez gira lo, ez da heben amets auherrik : bizi gira Xiberoan, Eüskal Herrian...»

Eskerrak bereziki haurren taldeari. Hanitx ederki erauntsi düe beren jelkaldi berezian, lehenik Xiberoaz ikuspegi poetiko eijerra emanez, gero dantzari handiekilako dantza berriaz. Segür bezala niz hebenko daigün pastorala eginen düela 2020 urte üngürüan.

Lan eder hortan bildü gira Pettarreko lau herri. Ez ahal gira hortan baratüko: pastoral güziek bezala, segida bat badüke balinba gure honek ere, bereziki eüskal kültüraren alde. Frütü ederrik eman dezake gure artean azkartü den adiskidantzak. Azken lan bat egiteko badügü: pastoraleko kantoreen grabatzea disko batetan. Uste düt balio düela, nahiz güti aipatü diren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo