BERRIA.INFO | Pello Urzelai 2008/10/2
Patxi Lopezen txapela
Datozen hauteskundeei begira, euskara eta euskal kulturaren arloan zer egin nahi duen azaltzeko asmoz `Euskara askatasunean' izenburuko agiria aurkeztu du PSE-EEk, euskalgintzako zenbait gonbidaturen aurrean. Enpresaburu nagusien aurrean sinesgarritasuna irabazi nahian aritu ondoren, euskalgintzarekin lotutako jendearen aurrean egin nahi izan du. Txapela jarri nahian. Argazkia izan da garrantzitsuena. Agirian ez dago, berez, proposamen berririk, alderdi sozialistaren ohiko diskurtsoa dago. Euskara «despolitizatu» eta «identitatetik» urrundu nahi duen ildoari eutsi dio. Euskarazko kulturarentzat diru-laguntzak ez direla gutxituko esan, baina zehaztuta «gaztelaniaz gauzatzen den euskal kultura» babestearen kaltetan ez dela izango. Betiko konplexuen bidetik. Horrez gain, euskal kultura «demokratizatzera» etorri nahi omen du alderdi sozialistak. Hor ikusten dut nik arriskua. (...)
Ez dakit enpresaburuen aurrean, sinesgarritasuna irabazi ote zuen, baina euskalgintzaren aurrean argi daukat ezetz.