Ezohiko isiltasuna, azkenaldiko manifestazio jendetsuena egin ostean
Aurretik bai, baina Bilboko manifestazio jendetsuaren ostean, atzo, alderdi politikoek ez zuten inolako adierazpenik egin. Komunikabideek, halere, agerikoa izan zen manifestazioaren parte-hartze itzela nola edo hala jaso zuten, nahiz eta Otegiren parte-hartzea nagusitu.
GARA |
Amnistiaren aldeko mugimenduak egindako deiari jarraituz, larunbatean, Bilbon, 26.000 pertsona baino gehiagok aldarrikatu zuten Euskal Herrian Madrilgo Gobernuak ezarri duen salbuespen egoeraren amaiera. Agerikoa zen, larunbatekoa, azken hilotan euskal kaleetan ibili den mobilizaziorik jendetsuena izan zela, baina ez alderdi politikoek, ez komunikabide gehienek ez zuten hori hizpide izan euren adierazpenetan.
EHAK eta EAE-ANV alderdi politikoen legez kanporatzea, Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako epaia eta horrek hogeita bat euskal herritarrei ezarritako zigorrak, gazteen aurkako atxiloketak, dozenaka euskal herritarrei Auzitegi Nazionalera egindako zitazioak, euskal presoen aldeko manifestazioen debekuak eta errepresioaren adierazle diren beste makina bat gertaera oinarri hartuta deitu zuten, orain bi aste, larunbatean Bizkaiko hiriburuan egin zen manifestazio erraldoira. Bertan komunikabide ugari izan bazen ere, biharamunean aho txikiarekin mintzatu ziren mobilizazio horretaz. GARAk egindako zenbaketaren arabera, 26.oo0 lagun baino gehiagok parte hartu zuen Bilboko mobilizazioan.
Manifestazioa egin aurretik alderdi eta hainbat erakunde espainol debekatzeko ohiko eskaera egiten ibili bazen ere, atzokoan txintik ere ez zuten esan. Komunikabide gehientsuenak ere pareko aritu ziren. Askoz ere garrantzitsuagotzat jo zuten ia gehienek Arnaldo Otegi politikari elgoibartarrak parte hartu izana.
Indar erakustaldia
Hala, «El País» egunkari espainolak portadan aipatu zuen Otegi Bilboko mobilizazioan izan zela. Behin albistera jotakoan, Arnaldo Otegiren argazki bat besterik ez zuten jaso.
«El Correo Español»ek, ostera, agerikoa zena ezin ukatuz, Bilboko manifestazioan milaka lagunek parte hartu zutela zioen atzoko edizioan. Manifestazioan zabaldutako mezuari erreparatzeaz gain, Arnaldo Otegi bertan zela ere jaso zuen, argazki eta guzti. «El Mundo» egunkariak, ordea, bere orrialdeetan ezohikoa den irakurketa egin zuen, ezker abertzaleak, manifestazio jendetsu baten bidez, indar erakustaldia egin zuela nabarmenduz eta ez zutela halako erantzun jendetsua espero gehituz.
Bestelakoa da, aldiz, «Diario de Noticias de Gipuzkoa»k eta «Deia»k azaldutakoa. Biek ala biek informazio berdina kaleratu zuten atzo, baina ez zuten manifestazioa hizpide izan. «Batasunak ezegonkortasun instituzionala eskatzen du eta bere oinarriei mobilizatzeko gaitasun eskasa leporatzen die»; hori izan zen, hitzez hitz, bi egunkariok kaleratu zuten titularra. Gainera, horrenbeste jende elkartu izana «agindu» horren erantzuna dela ondorioztatzen zuten.
«El Mundo» edota «El Correo» egunkariek ez zuten ezkutatu larunbatean Bilbo zeharkatu zuen manifestazioa azken boladan egindako manifestaziorik jendetsuena izan zela.
Después de que alcaldes, concejales y cargos institucionales de la izquierda abertzale anunciasen el pasado miércoles la intención de llevar a cabo encierros en varios ayuntamientos vascos y otro tipo de movilizaciones en denuncia del «estado de excepción» que, a su entender, el PSOE ha instaurado en Euskal Herria, varios municipios fueron escenario de ese tipode iniciativas.
Así, el viernes fueron doce las personas que llevaron a cabo el encierro en el Ayuntamiento de Elgoibar, mientras que otros cuarenta se concentraron en el exterior. En el municipio guipuzcoano de Segura la protesta fue realizada de la misma forma; mientras que decenas de personas se encerraron durante todo el viernes en el Consistorio, en el exterior 40 personas apoyaron el encierro. Una movilización que repitieron el sábado, con 30 personas.
En Eibar, a su vez, llevaron a cabo una encerrona de 24 horas en el Ayuntamiento desde el viernes hasta el mediodía del sábado. En Goizueta, por su parte, desplegaron una pancarta en el Consistorio con el lema «Udaletxe hau ilegala? Salbuespen egoerari stop».
«Deia» eta «Noticias de Gipuzkoa» egunkariek, ostera, Batasunak bere oinarri militanteari «ezegonkortasun instituzionala» bultzatzeko eskatu diola ondorioztatu zuten manifestazioa dela-eta.