Herri Batasuna sortu zeneko 30. urteurrena ospatu dute Gamiz-Fikan
GARA |
Iragan larunbatean ekitaldia egin zuten Gamiz-Fikan, Herri Batasunaren sorreraren hogei eta hamargarren urteurrena ospatzeko.
Bizkaiko Batzar Nagusietan hautetsia den Arantza Urkaregik hitza hartu zuenean, gogor egin zuen EAJ Bizkaian aurrera eramaten ari den politika eta Marko Demokratikorako proposamena defendatu zuen bertan bildutako 130 lagunen aurrean.
Laukizko zinegotziak eta Bakioko zinegotzi ohiak ere hitz egin zuten, gogora ekarriz ezker abertzalea eskualdeko bigarren indar politikoa dela egun, herri batzuetan ilegalizaturik egon arren.
Gazte Mugimenduko ordezkariek hurrengo larunbatean, urriak 11, Mungian egingo duten Gazte Egunera joateko deia egin zuten.