GARA > Idatzia > > Kultura

Bilboko Arte Ederretako Museoak ateak ireki zituen mendeurrena ospatzeko

Atzokoa egun berezia izan zen Bilboko Arte Ederretako Museoan, orain ehun urte, 1908eko urriaren 5ean zehazki, sortu baitzen pinakoteka eder hau eraikitzera iritsi den Patronatua.

p056_f06.jpg

GARA | BILBO

Egun osoan -10.00etatik 20.00etara- ateak zabalik, eta sarrera doan. Horrela ospatu zuen Bilboko Arte Ederretako Museoak atzoko egun berezia. Orain ehun urte, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta bilbotar filantropo batzuk, besteak beste, Laureano Jado enpresaria edo Severino de Achucarro arkitektoak bultzaturik, Museoaren Patronatua sortu zen. Museoa 1914eko otsailaren 8an inauguratu zen, oso modu xumean, hasieran Udalak, Pradoko museoak (hamar lan utzi zituen, gerora itzuliak) eta zenbait herritarrek emandako arte lan batzuk baino ez zituelarik.

Ibilbide luze honetan aldaketa ugari izan ditu: 1922ean, adibidez, Aurelio Arteta margolaria zuzendari zela, arte garaikidearentzat beste eraikin bat egin zuten, eta Guda Zibilaren ostean, 1945ean, biak elkartu eta egungo Arte Ederretako Museoa sortu zuten. Bilboko pinakotekak zazpi mila artelan inguruko bilduma du, XII. mendekoetatik hasi eta gure mendera artekoak. Espainiako eta Flandesko eskoletan aberatsa, XIX. mendeko euskal artisten laneei arreta berezia eskaini die.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo