GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Beldurra eragitea bilatzen duen tortura

Tortura justifikatzeko eman daitezkeen eta historian zehar eman diren arrazoiak ugariak dira. Lehenengotik azkenera, aitzakia hutsa diren «arrazoi» hauek guztiak zitalak dira. Gainera, kasu gehienetan, gezur batean oinarritzen dira: tortura informazioa lortzeko eraginkorra da; tratu txarrek ekintzak eragotz ditzakete; militante berriek atzera egingo dute torturen berri izandakoan... Gatazka politikoen historia luzeak arrazoi hauek guztiak gezurtatzen ditu, jokabide maltzur honen antzutasuna agerian utziz.

Nolanahi ere, arrazoi horiek zitalak izateak eta gezurretan oinarriturik egoteak ez du esan nahi tortura praktikatzen duten poliziek, praktika hau zuzentzen duten arduradun politikoek eta ezkutatzen duten epaileek hau guztia baimentzean helburu zehatzak ez dituztenik.

Adibidez, Segiren aurka azkenaldian burutzen ari diren operazioen ondoren atxilotutako gazteek emandako testigantza lazgarrien atzean helburu nabarmena dago. Akusazio bat sustengatzeko frogak behar ez direnean, Poliziaren txostena bere horretan nahikoa denean norbait kartzelara bidaltzeko, politikan jarduten duen mugimendu oso bat ilegalizatuta dagoenean... torturak duen zentzu bakarra sektore oso bati beldurraren mezua bidaltzea da. Alegia, euskal gazte mugimenduko kideak kikiltzea bilatzen dute. Esan bezala, arrazoi zitalak... eta antzuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo