GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

European Challenge

Olazabal vuelve a la competición con buen pie Aviron Baionakoak garaipen batekin abiatzeko aukera ezin hobea izango du


Jon LEUNDA | BAIONA

Aviron Baionakoak gaur ekingo dio Europako ibilbideari eta garaipen batekin hasteko gainera, aukera ezin hobea izango du. Aurrez aurre, Viadana, Italiako taldea izango du. Norgehiagoka Jean Dauguer estadioan jokatuko da 19.30ean.

Aurreko urteetako tradizioari jarraituz, aurtengoan ere, orain arte minuturik gutxien izan duten jokalariek izango dute jokatzeko aukera. Horrek ez du esan nahi talde euskaldunak lehiaketa honi garrantzirik ematen ez diotenik, baina argi dute lehentasuna Ligak duela.

Hala ere, gutxien jokatzen dutenek beren maila erakusteko aukera aparta izango dute. Denboraldi bikaina ari dira egiten zuri-urdinak, eta ez da erraza hamabostekoan sartzea. Horretarako honelako aukerak aprobetxatu behar dituzte.

Lapurtarren nahia lehen fase hau gainditzea izango da, eta horretarako ezinbestekoa da beraiek baino aurkari ahulagoa den talde bat mendean hartzea. Ez hori bakarrik, ahal bada puntu gehigarria ere lortu beharra dute, garrantzitsua izango baita bost puntu eskuratzea.

Azken orduko ezusterik ez baldin bada, honako hau izango da zuri-urdinen hamabostekoa: Elhorga, Fall, Garber, Iñigo, Lhande, Larretxea, Howard, Lafond, Hegi, Blake, Springay, Lafitte, Hare, Massabeau eta Baget. Hau baieztatzen baldin bada, Cortesse, Igiñiz, Beeen, Bernad, Massabeau, Maillard eta Gower aulkian geratuko dira. Italiarrak, berriz, galtzeko gutxirekin eta irabazteko askorekin helduko dira, baina euskaldunek ez lukete arazorik izan beharko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo