GARA > Idatzia > > Euskal Herria

ERREPRESIOA

Paris seigarren aldiz ari da epaitzen Lorentxa Beyrie euskal preso politikoa

Pariseko Zigor Epaitegi berezia Lorentxa Beyrie euskal presoa epaitzen ari da berriro ere. Honakoa seigarren epaiketa du, dagoeneko zazpi urte preso daramatzan kanbotarrak. Alta, Askatasunaren esanetan, prozesu honek badu «berezitasunik». Epaiketa, «Guardia Zibilak torturapean erauzitako aitorpenetan» oinarritzen dela salatu du; Beyriek guztia ukatu du. Askatasunak, «prozedura lotsagarri hauek eta euskal presoen aurkako jazarpen judiziala» salatu ditu, «lege bereziak eta gehiegikeriei ateak zabaltzen dituzten egitura anti-terroristak desegitea» exijitzearekin batera. Epaiketak iraun bitartean -hilaren 15 arte-, elgarretaratzeak egingo dira egunero, Kanbon, Alkiko biribilgunean, 19.00ean. Bestalde, atzo, Iruñeako Txantrea auzoan 30 lagun elkarretaratu ziren, ostegunero bezala, euskal preso politikoen eskubideen defentsan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo