GARA > Idatzia > > Kultura

Juan Diego Bottoren «Hamlet» ikuskizuna gaur eta bihar Victoria Eugenian izango da

GARA | DONOSTIA

Aurreko astean, Gasteizko Nazioarteko Jaialdia ireki ondoren, «Hamlet» antzezlana gaur eta bihar Donostiako Victoria Eugeni antzokian ikusteko aukera izango da. Oraingoan, Jose Coronado, Juan Diego Botto, Marta Etura eta Nieve de Medina dira lau antzezle nagusiak. Testuari dagokionez, Borja Ortiz de Gondrak moldatu du Juan Diego Bottoren laguntzaz, eta azkeneko hau, horrez gain, antzezlanaren zuzendaria dugu.

Ikuskizunaren aurkezleak esaten duten bezala, «Hamlet» da historian zehar gehien interpretatu den obretako bat. Danimarkako printzea txandalez, emakume-jantziarekin eta biluzik ikusteko aukera egon da munduko agertokietan. Luzapen mota desberdinekoak ere egon dira. «Horregatik, ezinbestekoa da hauxe galdetzea: benetan beharrezkoa da beste Hamlet bat?», esan dute Gasteizko Jaialditik. Baita erantzuna eman ere: «Kontua da horren maisuki idatzitako obrak gai direla bihotzean amaigabeko notak aurkitzeko». Azken batean, «Hamlet» antzezlanak lantzen dituen ideiak, hots, gizakiaren bertuteak eta bozioak, inoiz ez dira denboraz pasatuko.

«Gure proposamenak ahalik eta errazena eta xumeena izan nahi du. Gure eskuetan western bat edota drama bat izango bagenu bezalaxe egingo diogu aurre», azaldu dute Centro de Nuevos Creadores taldetik. Talde honek pedagogia eta sorkuntza esparruko proposamenik berritzaileena eta fidagarriena, sortzaile berrien lan koherenteari eta ikerkuntza, esperimentazio parte hartze eta hedapen printzipioei esker, beraiek azaltzen dutenaren arabera.

Egingo diren bi emanaldiak 20.00etan egingo dira, bai gaur eta bai bihar. Sarrerak 10, 16 eta 22 eurotan daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo