GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Jexux Arrizabalaga

Martin Garitanori

Kaixo Martin: Euskalgintzako pertsona batzuengatik egin berri duzun kritikaren karietara natorkizu. Izan ere, ni ere izan nintzen PSE-EEren euskararen inguruan izandako Miramarko ekitaldian.

Egia da ez nintzela ekitaldia izan zen lekura sartu, nahiz eta horretarako gonbidapena eskura nuen.

Ekitaldia hasi aurretik, beste batzuekin batera, EHEko pankartarekin egon nintzen, bertan parte hartu zutenen aurrean.

Han geundela, zuk ezagutzen dituzun euskalgintzako pertsona horiekin ere izan ginen, pankartara hurbildu baitziren gu agurtzera.

Kontseiluak bere erabakien artean euskararen normalizazioaren inguruko ekitaldi guztietan parte hartzeko konpromisoa du, baldin eta behintzat horretarako deitzen badituzte, kasu honetan gertatu den bezala. Horrez gain, aukera ematen badute bertan hitz egiteko, hobeto.

Horregatik, kritika egitea zilegi dela baderitzot ere -niri ere gustatzen zait egitea- oraingoan zuk egin duzuna gehiegizkoa iruditu zait.

Pentsatzen dut Kontseiluko ordezkariak, inongo beldurrik gabe eta inongo aurreiritzirik gabe, edonorekin hitz egiteko prest egotea ondo dagoela.

Amultsuki.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo