Heriotzaren gaia eta eskolako gorabeherak, haur eta gazte literaturako azken lanetan
Munduko bazter guztietatik heldutako haurren istorioa, Nikolas Txikiren abenturak eta heriotzaren gaia jorratu dituzte, hurrenez hurren, Arrate Egañak, Koro Navarrok eta Josu Zabaletak, eta Etxeberria anaiek.
El Museo Bellas Artes de Bilbo muestra al Sorolla más «grande»
El Museo Bellas Artes de Bilbo acoge, desde hoy hasta el próximo 18 de enero, una exposición de las obras que el pintor valenciano Sorolla realizó entre 1913 y 1919 por encargo de la Hispanic Society de Nueva York. Compuesta por catorce lienzos de gran formato, la muestra llega tras haber sido colgada en Valencia y Andalucía, y viajará después a Barcelona y Madrid.
Poeta eta euskal liturgiaren sortzaileetariko bat izan zen Iratzeder zendu zen atzo
Xabier Diharce «Iratzeder» euskaltzain oso emeritua atzo goizean hil zen Belokeko monastegian, Ahurtin, 88 urte zituela. Bere bizitzaren zatirik handiena pasatu zuen monastegiko elizan egingo dira olerkari eta euskaltzalearen omenezko hileta-elizkizunak. Donibane Lohizunen jaio zen 1920an eta hogei bat urte zituela sartu zen Belokeko monastegian, 1972an bertako abade egin zuten eta hamabost urtez atxiki zion postuari. Afrikan ere izan zen 1987an.
Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza eta Jokin Muñoz idazleak, Frankfurteko Liburu Azokan
Bihar hasiko den azokan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Editoreen Elkarteak eta Bost_Kultura agentziak. Euskal literaturaren erakusmahaia hilaren 17an zabaldu, eta idazleek irakurraldiak egingo dituzte.